Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 30a
Badu zonbait denbora jada entzuten dugula osagarri sistema zailtasunetan dela, bainan azken hilabete hauetan eta bereziki uda hastapen huntan egoera larritzen ari da.
Ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan ezin dute gehiago lana ongi egin. Langile eskasian direlako oheak hesten ari dira eta gelditzen diren langileek, ahal duten guzia eginik ere, jendeen beharreri ezin duteihardetsi.
Europako Herri anitzetan tentsio egoera berdina senditzen da. Noiz artesegitzen ahalko da manera...
Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a
Liffré (Bretainia Eskualdea) 8.000 biztanleko herrian, bixkotx izoztuen egiteko enpresa erraldoi baten eraikitzeko proiektua bada. Bretoiak horren kontra mobilizatuak dira, 21 hektarea lur har lezake, 40 metroko goratasuna, 1.000 arbola moztuak... eta urtero 200.000m3 ur enplega lezake.
"Duff taldeak" luke proiektu hori abiatua, munduan zehar 2.000 jatetxe eta okindegien jabe da, 35.000 langile enplegatzen ditu.
Enpresa hori muntatzen balitz, egunero 160...
Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a
Masaïak ekialdeko Afrikako artzain nomadak dira, batez ere Kenya erdialdean eta Tanzania iparraldean bizi direnak. Masaïek beren kultura tradizioak atxikitzen dituzte gaurko indar ekonomiko, sozial eta politikoetatik aparte. Tanzaniako gobernuak, Loliondon, masaien arbasoen 1.500 kmÀ‚'²-ko lurrak ihizi-erreserba bihurtzeko saldu nahi ditu, artzaintza debekatuko dute.
Tanzaniako Baliabide Natural eta Turismo Ministerioak, ekainaren hasieran deklaratu zuen, lurralde batzuen...
Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 23a
Kobrea hirugarren metalik erabiliena da, burdina eta aluminioaren ondotik. Nunahi aurkitzen da, nahiz eta anitzetan ikusezina den. Azken hamarkada huntan kobreak balio handia hartua du, ondorioz ohointza anitz badira. Azken 10 urte hauetan prezioa kasik 6ez biderkatu da, 2002an tonak 1.600 dolar balio zuen, 2022an kasik 10.000 dolar balio duelarik.
Gaur-egun, urtero, 16 miloi tona kobre erabiliak dira, bereziki elektrika harientzat, industria eta eraikuntza materialentzat. Bestalde...
Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 16a
Joan den astean, ekainaren 8an, Europako Parlamentuak erabaki azkar eta adierazgarria hartu du: ezantzarekin edo dieselean ibiltzen diren auto berririk 2035etik goiti ez da gehiago salgai izanen. Urrats sinbolikoa baino gehiago, jende gehienak hunkituak girelako. Bainan karbono neutralitatera heltzeko bidean beste urrats anitz egin beharko dira. Egun berean Euro-deputatueri presentatuak izan diren beste lege testuak baztertuak izan dira, hautetsi gehienentzat ez zirelako aski urrun joaiten.
Mundu zabalean | 2022ko Ekainaren 09a
Alemaniako agintariek, ekainaren 1etik haste, edozein garraiotan erabil daitekeen 9 euroko txartel bakarra (tren, autobus, metro) plantan jarri dute. Familien eros ahalmena laguntzea eta autoen erabilera murriztea du helburu.
Garraio enpresa guziek, lurralde osorako balio duena, publiko zein pribatuek, operazioan parte hartzen dute. Hasi orduko arrakasta handia lortu du, asteartean berean 7 milioi txartel salduak izan baitira.
Martxoan prezio bakarreko txartela sortzea gobernuan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016