Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 20a

Senegalen emazteak politikan lekua hartzen

Senegalen legebiltzar hauteskundeak iragan berri dira. Hamarkada batean, parekidetasunaren legeak bikoiztu du Legebiltzarreko emazte deputatuen kopurua. Hautatu berri den parlamentuan 165 deputatuetarik 73 emazteak dira, asanbladaren %44a. Egoera horretara heltzeko, 2010eko lege bati esker, institutu guzietan parekidetasun absolutua eskatzen duena, hautagai zerrendak gizon eta emazteen artean trukatuz osatuak izan behar dira.

Halere aitzinatze inportantea izan bada, emazteen...

Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 20a

Lau segundo guziz gosez hiltzen

Irailean iragan Nazio Batuen 77. biltzar nagusiaren kari, mundu osoko 238 erakundek, buruzagi politikoeri gosearen krisia geldiarazteko deia argitaratu dute, gutun ireki baten bidez. Irakurtzen ahal da: "Gutun hau sinatzen dugun 238 gobernuz kanpoko erakundek, komunitate ahulekin lan egin dugunek eta mundu mailako elikagaien krisiaren ondorio katastrofikoen lekuko girenek, berehala zerbaiten egitea eskatzen dauzuegu, alferrikako sufrimenduak geldi daitezen"

Gaur-egun munduan 345 milioi...

Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 13a

Uraren gerla

Ur eskas larria agertu da, uda huntan, Europako parte handi batean. Frantzian, gaur-egun, uraren erabilpena oraino herri anitzetan mugatua da. Uraren inguruko tentsio egoera ez da uda huntakoa bainan urtetik urtera azkartzen ari da, eztabaida mingarriak sortuz ureztatzeen inguruan. Tentsio larriagoa da oraino munduko herri frangotan, edateko ura jendeetatik urruntzen eta eskasten ari delarik, nun ez den gero eta kutsatuagoa. Munduko populakuntzaren emendaketa eta berotze efektuak arazoa areagotz

Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 06a

Iranen emazteen egoera dorpetzen

Teheranen, Mahsa Amini segurtasun indarrek arrastatu zuten, lege islamikoaren irizpideen arabera ez zelakoz behar den bezala beztitua. Egoera ez argi batzuen ondorioz, 22 urteko emazte gaztea ospitalean hil da, hiru egun koman egon ondoan. Emazte gaztearen lagunek eta familiak bere heriotza susmagarritzat jo dute, pleinta pausatuz. Teherango poliziak dio agenteen eta biktimaren artean ez dela deus gertatu. Nazioarteko hedabideek Mahsa Aminiren buru-hezurreko eskaner baten irudiak agertu...

Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 06a

Errusiarrak Putinen mobilizazio deiarekin ez ados

Frontex, Europako Muga eta Kosta Guardia Agentziak, joan den astean agertu txostenean Europar Batasuneko muga pasatu duten errusiarren kopuruaren berri eman du. Putinek mobilizaziorako deia zabaldu duenetik, 300.000ko bat lirateke. Informazioen arabera, herrialdeen artean, Finlandiak du jende gehien errezebitu 42.349 pertsona, ondotik Lituaniak 10.000 sartzerekin eta Estoniak 9.000.

Zenbaki "ofizial" horiez gain, errusiar gehienak mendebaldetik dira pasatzen, Moskutik edo San...

Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 06a

Italia eskuin muturraren esku

Irailaren 25eko hauteskundeetan, ADN post-faxista duen "Fratelli d'Italia", Giorgia Melonik kudeatzen duen alderdia garaile agertu da, %26 ko emaitzarekin. Ahalkerik gabe 45 urteko emazte honek Mussolini goresten du. Kanpaina garaian argiki Italiako mugak emigranteeri hestearen alde agertu da, homosexualen kontra borrokatuko dela adierazi du, europar ituna berriz ikustea aipatu du eta abortatzearen kontra da. Hots lehen ministro kargua hartzerakoan Italiak aldaketa handiak jasaiten ala...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016