Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 24a

Nazio Batuak Israelgo armen puntan

Azken aste hauetan Libanon dauden Nazio Batuetako soldadoak tirokatu ditu Israelgo armadak. Nazioarteko Zuzenbidearen kontrako erasoaldi zuzen hori heldu da Gazan dauden Nazio Batuetako langile eta bastimenduen kontrako ezin geldituzko sarraskien ondotik. Hainbat urtez, munduko Herriak biltzen dituen Erakundearen erabakien kontra jokatu eta gaitzeste kanpaina aktiboa egin ondoan Nazioarteko Zuzenbidea zangopilatzen segitzen du Israelgo Gobernuak. Alta gerla bortitz horrek ez du aterabiderik, et

Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 17a

Urbanizazioak gaina hartzen

Munduko populazioak 8,16 miliar pertsonako kopurua gainditzen du, planetaren eremuaren %70a baino gehiago okupatzen du. Lurraren artifizializazioa: autobideen eta abiadura handiko trenen ibilbideen, industria guneen, hiri hedapenen eta eraikinen sakabanatzeen ondorioz, urtero mundu osoan 20 milioi hektarea lur galtzen dira. Kaltetuenak basa animaliak dira, biodibertsitatea suntsitzen ari da.

Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 10a

Immigrazioaren obsesioa Europan

Urte hastapenetik etorkinen sartze ilegalak hein handi batean ttipitu dira Europan. Hala ere gobernu gehienen immigrazio politikak gogortzen ari dira. Tendentzia ezberdinetako arduradun politikoek berengain hartzen dituzte azken berrogoi urte hauetan eskuin muturrak inposatu nahi ukan dituen ideiak.

Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 03a

Oihanak sutan

Nature Ecology & Evolution aldizkari zientifikoan argitaratu ikerketa baten arabera XXI. mendearen hasieratik oihan suteen kopurua eta intentsitatea bikoiztu da, batez ere klima aldaketaren ondorioz. Datu sateliteak erabiliz, ikertzaile taldeak 3.000 oihan sute aztertu ditu, 2003 eta 2023 urteen artean.

Mundu zabalean | 2024ko Irailaren 26a

Emazteen kontrako bortizkeriak

Baionan bezala beste toki anitzetan manifestaldiak izan dira zapalkuntza higuingarriak hainbat urtez jasan dituen Gisèle Pelicot-ren sustenguz eta orokorkiago emazteek jasaiten dituzten bortizkeriak salatzeko. Munduan zehar urrunetik hurbilerat egoera arranguragarria segitzen da.

Mundu zabalean | 2024ko Irailaren 19a

Meatzari industriak ondareari kalte egiten

Erregai fosilak erauzteko proiektuak geldiarazteko deiak mundu osoan zabaltzen dira, bitartean enpresa handiek segitzen dutenean. Bankuek eta inbertitzaileek finantza baliabide ikaragarriak emaiten jarraitzen dute. Zortzi urtez munduko 60 banku handienek erregai fosilen industriara 7.000 miliar dolar bideratu dituzte. Horren kontra mugimendu anitz borrokatzen dira, lurralde batzuetan ondorio larriak eragiten dituelako.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016