Mundu zabalean | 2025eko Apirilaren 03a
Gaiztagin gehiago badela etorkinetan deklaratu du, duela bi aste, prentsa guziaren aitzinean, Jean Marie Girier gure prefetak, Frantziako Gobernu berriko immigrazio politikaz arduratzen diren ministroen katixima errepikatuz. Bainan egiatzat emana den sentimendu hori gezur handia dela frogatzen dute azken urte hauetan eginak diren nazioarteko ikerketa zientifiko guziek.
Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 27a
Munduan zehar ikerketa anitz eginak dira gaurko jendartean aberats eta pobreen arteko diferentzia zein nolakoak diren jakiteko. Elkarteek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek osatu txostenak agertzen dituzte, joan gira horien begiratzera.
Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 20a
Barkatu irakurleak joan den aldiko artikuluaren segida proposatzen badauziet, baina aktualitatea bizi bizia aitzinatzen ari da munduan zehar. Trump botererat helduz geroztik aldaketa harrigarriak ari dira gertatzen egun guziz gehiago. Jadanik martxan zen boteredunen mundua alde guzietatik inposatzen ari zauku abiadura handiz.
1945ean sortu zen Nazio Batuen Erakundea
Bigarren gerla mundialaren aberekeriak gelditu ondoan sortu zen Nazio Batuen Erakundea,...
Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 13a
Suitzan hainbat laborarik, mahastizainek, baratzezainek eta arbolazainek justiziaren aitzinean pleinta pausatu dute. Afera justiziaren esku utziz, berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, estatuak behar diren engaiamenduak ez dituela betetzen erakutsi nahi da. Hauen defendatzeko "Klimaren aldeko abokatuak" deitu kolektiboa sortu da.
"Klimaren aldeko abokatuak" kolektiboa
Hormaguneen urtzeen ondotik, laborantza sektorea klima aldaketaren lehen biktima...
Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 06a
Trumpen eta haren inguruko kargudunen deklarazioek harritzen gaituzte egun guziz gehiago. Immigranteen kontrako neurri gogorren ondotik, munduko merkatua nahi du menperatu. Poderedunen arteko akordioak lehenetsia, gerlen geldiarazteko hartu duen bideak ez du toki handirik uzten herri zanpatueri. Joan den astean, Nazio Batuetako bilkuretan, Trumpen Gobernuaren jokamolde berria agertu da. Orain artinoko aliantzak zangoz gora ezarri eta Gobernantza berria martxan da. Aitzinagokoa baino...
Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 27a
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Fundazioak (UNICEF) mundu osoko haurren eskubideak defendatzen eta babesten ditu. UNICEF haurren oinarrizko beharrak eta eskubideak zaintzeko sortu zen. Kanpainak eta programak plantan jartzen ditu. UNICEFek txostena nahitara urtarrilaren 24an publikatu du, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna kari.
Egoera kenka txarrean
Agertu txostenaren arabera, bero olatuek, zikloi tropikalek, ekaitzek, uholdeek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016