Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 05a
Greenpeace, ingurumena babesteko helburua duen nazioarteko erakundea, Estatu Batuetako Energy Transfer multinazionalak auzipetu zuen, Dakotan hodi petrolio proiektuaren kontrako manifestazioetan bazterrak nahastea leporatuz. Joan den astean jakin da amerikar justiziak Greenpeace 665 milioi dolar isun ordaintzera kondenatu duela.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 29a
PKK Kurdistango Langileen Alderdiak jakinarazi du ofizialki, maiatzaren 12an, berrogoi urte hauetan eramaiten zuen borroka armatua gelditu eta bere erakundea desegiten zuela. Geroak erranen dauku ibilbide berri bat idekitzen denez kurduentzat. Horretarako egiazko bake prozesu baten hautua eta funtsezko erabakiak hartu behar lituzke Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 22a
1985ean "Mugarik Gabeko Kazetariak" (Reporter Sans Frontière) erakundea, kazetariak eta hedabideak babesteko eta informaziorako sarbide librea bermatzeko helburuarekin sortu zen. 180 estatuetan prentsa sektorearen egoera zertan den jakiteko ikerketa bat egin du. Maiatz hastapenean horren berri eman du.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 15a
Maiatzaren lehena, langileen eguna iragan da ontasun eta irabazien partekatze zuzenagoko batentzat usaiako eskakizun eta salaketekin. Lan munduko beste iraultza bat abiatua da lau eguneko astearekin. Batzuen ametsa errealitatea bilakatzen ari da hainbat herritan. Islandiak du aitzina hartu, 6 urtez gauzatu baita lau eguneko astea hango langile gehienentzat. Langileak baikor dira eta enpresen irabaziak garatu dira. Esperientzia bera hedatzen ari da munduko hainbat herritan.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren lehena langileen eskubideen aldeko borroka eguna, aitzineko astean mundu osoan ospatu da. Nazioartean langileen eskubideak zein diren begiratzera joan gira. Lan-baldintzak aipatzerakoan, lantegien produktibitate erritmoa aipatu behar da, horiek baitute langileen ongizaitea segurtatzen edo ez.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 01a
Aitzineko ortzegunean, Madagaskarren iragan den Indiar Itsasoko Komisioaren gailurreko bilkuran historiazaleen talde bitarikoa sortzea aipatu du Emmanuel Macron frantses presidenteak, kolonizazioa eta deskolonizazioko gertakari ilunak argitzeko eta barkamenak galdegiteko. Kolonialismoak biktima anitz egin eta kalte handiak ekarri ditu Madagaskarren bezala Afrikan, Asian edo Haitin. Egiari bere bidea zor zaio.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016