Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 09a

Gerla gelditzeko Trumpen proposamena

Gerla "bururaino" eramaiteko beti deliberatua delarik, Israel ez da sekulan orain bezainbat isolatua izan nazioartean. Sufrimendua ezin gelditua da Gazan eta Zisjordanian eta ihardukitzeak biderkatzen ari dira Nazio Batuetan bai eta mundu guziko herritarren partetik. Israelen betiko sustengatzaile indartsuak diren Estatu Batuetako agintari nagusietatik etorri den bake proposamena gauzagarri ote da?

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 02a

Nepalen Z belaunaldiak gobernua aurtiki

Nepalek bereziki gazteengandik asaldura politiko handia jasan berri du, Z belaunaldiak abiatu duena. Ustelkeriaren eta autoritarismoaren kontrako protesta bortitzak iragan dira, parlamentua desegin da eta Sushila Karki nepaldar emazte jurista, idazlea eta politikaria lehen ministro izendatua izan da.

Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 25a

FLNKS ez da Bougival akordioaz fidatzen

Joan den uztailaren 12an, Kaledonia Berriko tendentzia politiko ezberdinen artean adostu den Bougivaleko akordioarekin ez dira fida FLNKSko kanakiarrak. Buruilaren 15ean bildu den Kaledonia Berriko Kongresuan Probintzietako hauteskundeen gibelatzea bozkatua izan da nahiz eta FLNKSko ordezkariak kontra izan. Onartzen ez duten akordioa bideratzeko lehen urratsa ditaikeela pentsatzen dute kanakiar abertzaleek.

Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 18a

Global Sumud Flottila

Global Sumud Flottila 50 bat itsasontziz osatu espedizioa da, bere helburua Gazako populazioari laguntza humanitarioa ekartzea da eta Israelgo gobernuak Palestinan ezarri blokeoa salatzea. Irailaren 1ean Bartzelonatik lehen ontziak abiatu dira eta bigarrenak irailaren 4an Tunisiatik.

Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 11a

Israelek kazetariak erailtzen ditu egia gordetzeko

Gazako lurraldea munduko prentsari debekatuz eta han diren kazetari palestinarrak erailez informazio eskubidea deusezten du Israelek, eremaiten duen suntsitze politika gorde nahian. Behar heineko ihardukitzerik ez dute erakusten herri aberatsenek.

Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 04a

Estatu Batuetara esportaziorako muga-zerga

Europar Batasuna eta Estatu Batuen artean esportaziorako muga-zerga udan adostua izan da. Aduana-zerga berria bataz-beste, europar estatuentzat %15ekoa izanen da. Nazioarteko beste estatu batzuk negoziatzen ari dira.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016