Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 22a
1985ean "Mugarik Gabeko Kazetariak" (Reporter Sans Frontière) erakundea, kazetariak eta hedabideak babesteko eta informaziorako sarbide librea bermatzeko helburuarekin sortu zen. 180 estatuetan prentsa sektorearen egoera zertan den jakiteko ikerketa bat egin du. Maiatz hastapenean horren berri eman du.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 15a
Maiatzaren lehena, langileen eguna iragan da ontasun eta irabazien partekatze zuzenagoko batentzat usaiako eskakizun eta salaketekin. Lan munduko beste iraultza bat abiatua da lau eguneko astearekin. Batzuen ametsa errealitatea bilakatzen ari da hainbat herritan. Islandiak du aitzina hartu, 6 urtez gauzatu baita lau eguneko astea hango langile gehienentzat. Langileak baikor dira eta enpresen irabaziak garatu dira. Esperientzia bera hedatzen ari da munduko hainbat herritan.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 08a
Maiatzaren lehena langileen eskubideen aldeko borroka eguna, aitzineko astean mundu osoan ospatu da. Nazioartean langileen eskubideak zein diren begiratzera joan gira. Lan-baldintzak aipatzerakoan, lantegien produktibitate erritmoa aipatu behar da, horiek baitute langileen ongizaitea segurtatzen edo ez.
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 01a
Aitzineko ortzegunean, Madagaskarren iragan den Indiar Itsasoko Komisioaren gailurreko bilkuran historiazaleen talde bitarikoa sortzea aipatu du Emmanuel Macron frantses presidenteak, kolonizazioa eta deskolonizazioko gertakari ilunak argitzeko eta barkamenak galdegiteko. Kolonialismoak biktima anitz egin eta kalte handiak ekarri ditu Madagaskarren bezala Afrikan, Asian edo Haitin. Egiari bere bidea zor zaio.
Mundu zabalean | 2025eko Apirilaren 24a
Mundu osoan, milioika haur, lan egitera behartuak dira, eskoletarik urrun izaiteaz gain, beren osasuna arriskuan ezarria da. Gobernuz Kanpoko Erakunde anitzek haurren eskubideen urraketa larri hori salatzen dute, egoera horren kontra borrokatzen dira, laguntza humanitarioa ekarriz.
Mundu zabalean | 2025eko Apirilaren 17a
Bi hilabeteko su-etenaren ondotik nekez lortua izan zen akordioa hautsi du Israelek. Bonbardaketa bortitzak berriz hasi ditu parte handi batean suntsitua den Gazako herrialdean, hilen eta zaurituen zerrenda luzatuz eta bahituen lanjera handituz. Trumpen laguntzarekin boterea atxikitzeko gerlaren beharra du Benjamin Netanyahuk.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016