Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 20a

COP 30 Brasilen

Amazoniako oihanaren atarian den Belem Brasil iparraldeko hirian abiatu da COP 30 Nazioarteko Konferentzia. Helburua izanki, beti bezala, aldaketa klimatikoa menperatzeko eta bioaniztasunaren zaintzeko estatu ezberdinen politikak koordinatzea. Duela hamar urte Parisen gure planetaren beroketa 1,5 gradutan mugatzea finkatua izan zen baina muga hori pasatua izan da jadanik. Lur huntako beste 6 muga ere gaindituak izan dira. Noraino goaz?

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 13a

Zahartzaroa

Zahartzaroaren pertzepzioa ikuspegi kontu bat da: adin erreala (dokumentu ofizialetan agertzen dena), adin soziala (besteek emaiten daukutena) eta bakoitzak sentitzen duena. Nazioarteko Intelligence aldizkariak goi-mailako lan zientifikoak argitaratzen ditu eta gai hunen inguruan berrikitan ikerketa bat eraman du.

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 06a

Eskuin muturraren hedapena munduan

Urriaren 26an, Argentinako hauteskundeak irabazi ditu Javier Milei populistak. Populisten eta eskuin muturraren azkartzearekin eskuineko alderdiak gogortzen ari dira munduko eskualde anitzetan. Faxismoaren kontrako azken gerla mundialetik arrunt ahuldurik eta bazterturik atera zen eskuin muturra berrindarturik agertzen da azken hamarkada hauetan. Zergatik ote?

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 30a

Mendietako trail lasterketak

Urtez urte trail deitu mendi lasterketek nazioartean arrakasta ukaezina dute. Praktika horrek munduko hainbat lekutan ondorio ekologikoa ukan lezake. Lasterkari gehiago eta mendi xendrak kaltetuago izaiteko arriskuan dira. Edozein kiroletan bezala, mendi-lasterketak praktikatzeko molde errespetagarrian egin behar direla aipatzen da.

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 23a

Gazatik nazioarteko medikuen deia

Armak isildu dira azkenean, israeldar bahituak eta palestinar presoak libratuak izan dira. Bainan egoera larrian utzia izan da Gaza eta hamar milaka zaurituak ezin artatuz ari dira tokiko eta nazioarteko medikuak, ospitale eta azpiegitura guziak xehatuak direlarik eta giza laguntza ez delarik oraino normalki sartzen. Mugarik Gabeko Medikuek deiadarra jo dute.

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 16a

Menditarrek beren herriak zaindu nahian

Tony Parker frantziar-estatubatuar saskibaloi jokalari famatuak, Isère departamenduko Vercors eskiatzeko mendian luxuzko gune erraldoi baten eraikitzeko proiektua zuen. Horren kontra “Vercors Citoyens” herritar kolektiboa sortu zen, 3 urteko borroka baten ondotik Alpeetako Prefekturak erabaki du proiektu hori ez onartzea.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016