Gure Hitza | 2017ko Agorrilaren 10a

Presatuak!

Janbattitt Dirassar

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau?

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak baina bistan da aise goizegi dela kontu batzuen ateratzen artzeko, bide-erditan baizik ez baikara oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzuk eta besta alegera franko, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hain kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun. Alde batetik, usaiako ospakizunak bistan da baina ere batzuk artetan baizik ez direnak eskainiak, lan handia izaten delakoz heien muntatzea, hala nola hilabete honen 26an Urruña azkarki harrotuko duen Karrikaldi hori, euskal mitologia gogoan asmatua, gaitza izanen dena itxura guzien arabera... Horiek hola, badea aurten usaian bezainbat kanpotiar eskuin eta ezker? Ainitzek diote baietz, batzuk doi bat dudakor halere... Frantzia behere horretan, arrangura pisuak eskualde zonbaitetan, bereziki alimaleko suteak izan direlakoz eta lekuka horrek berak ondorio txarrak ekarri baititu, egonaldi asko laburtu baitira eta familia franko beste norabait joan... Gure eskualdean, oro har, ez da hain sasoi txarra baina ez ere arraroa. Bada mugimendu, bada auto eta bada beraz galkatura. Gainerat, ez du ez balio alde bat dena zinkurin ar gaiten baina kanpotiar batzuk nola dabiltzan harritzekoa ere bada. Beti presatuak dira! Zazi zu norat duten holako presa! Saltegietan ala nun nahi, beren aldiaren beha ezin aise egon, beren karro ttipittoa pusa eta pusa, kink eta kunk jo harat eta jo honat...

Uda sasoian ere eta udak preseski ekartzen duen giro berezi horrek ez baititu sobera gorde behar bestalde izaten diren arrangurak, beti badira erne egoteko arrazoinak. Hala nola beharriak tutatzen daizkiguten gaitzeko eremuan urreketa ibili beharrez, istorio horrek ez bide duelarik ontsalaz kolore mikorik! Ahal bezain hurbiletik ikusi behar ere zer egin nahi duten Larrun kaskoan, nolako obrak denen buru, jende elbarritu batzuk, edota nekez dabiltzan batzuk, aiseago ibiltzeko estakuruan eginak balitazke ere, holako tokia arta handienarekin behar baita begiratu alabaina... Gisa horretako leku miresgarrian, gure ondarearen grina handi batekin behar da jokatu, ontsa kasu eginez nun zer nola egiten den..

Eta politikaren mundu horretan, ez dira naski denak oporretan, udan denak geldi-geldia egon behar balira bezala. Bada apailu franko hor gaindi zenatur-bozak hurbiltzen ari direlakoz... Nahiz ez duen baitezpada iduri, oraino segurik, gutarteko jendeak baduen hauteskunde horietaz hainbateko arrangurarik... Gehiago aipu dira nun nahi gobernuak akuilatu nahi dituen aldaketa batzuk. Baina zein aldaketa azkenean eta nolakoak?

Horiek hola, uda honetako solasgaietan bi gauza ainitz aipatzen direnak. Laster jakinen dela Parisek ukanen dituen ala ez 2024ko Joko Olinpikoak. Batzuentzat biziki berri ona litake hori. Frantses oilarra artzen ahalko da berriz ere kukurruku eta kukurruku. Beste franko ez hain bero, joko horiek zernahi gostako direla, aise sobera ere orobat... Beste berria, fama handiko futbolariekin izaten den saltsa hori, aurten sekulan baino gehiagokoa... Jokalari batzuk nola "erosten" diren, "mercato" Italiatik sartu hitza baliatuz deitzen den merkatu harrigarri horretan. PSG delakoak ostikokari bat pagatu behar 222 milioi euro! Norat ari gara bestenaz hein horretako zentzugabekeria itsusiekin?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3413. zbk

Zahartzearekin iduritzen zaigu egunak gero eta laburragoak direla.

Oliver Goldsmith

Gure Hitza | 2017/08/10

Presatuak!

Janbattitt Dirassar

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau?

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak baina bistan da aise goizegi dela kontu batzuen ateratzen artzeko, bide-erditan baizik ez baikara oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzuk eta besta alegera franko, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hain kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun. Alde batetik, usaiako ospakizunak bistan da baina ere batzuk artetan baizik ez direnak eskainiak, lan handia izaten delakoz heien muntatzea, hala nola hilabete honen 26an Urruña azkarki harrotuko duen Karrikaldi hori, euskal mitologia gogoan asmatua, gaitza izanen dena itxura guzien arabera... Horiek hola,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016