Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017ko Agorrilaren 10a

Mezak

Herritarra

Igande 13an 9:00 Landibarren, 10:30 Armendaritzen; astelehen 14an 19:00 Mehainen; Andredena Mariz 9:30 Iholdin prozesionearekin, 11:00 Heletan.

Igande 13an 9:00 Landibarren, 10:30 Armendaritzen; astelehen 14an 19:00 Mehainen; Andredena Mariz 9:30 Iholdin prozesionearekin, 11:00 Heletan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017/08/10

Dolu

Herritarra

Jean Hirigoyen Ixtilabordakoa gazterik joan zen Ameriketara. Bizia han ereman du familiaturik. Handik jin zaiku hil berria. Igandean emana izan da meza haren oroitzapenetan. Juntatzen gira familiaren penari.

...

Irakurri segida

3413. zbk

Zahartzearekin iduritzen zaigu egunak gero eta laburragoak direla.

Oliver Goldsmith

Gure Hitza | 2017/08/10

Presatuak!

Janbattitt Dirassar

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau?

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak baina bistan da aise goizegi dela kontu batzuen ateratzen artzeko, bide-erditan baizik ez baikara oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzuk eta besta alegera franko, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hain kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun. Alde batetik, usaiako ospakizunak bistan da baina ere batzuk artetan baizik ez direnak eskainiak, lan handia izaten delakoz heien muntatzea, hala nola hilabete honen 26an Urruña azkarki harrotuko duen Karrikaldi hori, euskal mitologia gogoan asmatua, gaitza izanen dena itxura guzien arabera... Horiek hola,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016