Euskal diaspora | 2017ko Agorrilaren 10a

Boise San Inazio, Kirmen Uribe Iowan, Michel Etcheverry Argentinan eta Louis Erreguible

Joseba Etxarri

MOUNTAIN HOME, IDAHO. "Euskal Lagunak" du izena Mountain Homeko euskal elkarteak eta joan den asteburuan ospatu du bere euskal piknik besta. Irudian, haur jolasak herriko pilotaleku ondoan (argazkia EuskalKultura.com)
MOUNTAIN%20HOME_%20IDAHO.%20Euskal%20Lagunak%20du%20izena%20Mountain%20Homeko%20euskal%20elkarteak%20eta%20joan%20den%20asteburuan%20ospatu%20du%20bere%20euskal%20piknik%20besta.%20Irudian_%20haur%20jolasak%20herriko%20pilotaleku%20ondoan%20(argazkia%20EuskalKultura.com)

San Inazio bestak ospatu berriak ditu uztaileko ondar asteburuan Boiseko euskal komunitateak. Ohi bezala, hiriko hiru leku edo gune izan dira ekitaldien ardatz.

BOISE, IDAHO

San Inazio bestak ospatu berriak ditu uztaileko ondar asteburuan Boiseko euskal komunitateak. Ohi bezala, hiriko hiru leku edo gune izan dira ekitaldien ardatz: "Basque block" delakoa (ekitaldi bestalarienen gertalekua, musika, emanaldiak, dantza, janedana, erakustaldiak...), St John katedrala (erlijio ekitaldiak, euskal meza, San Inazio prozesionea...) eta Udal Parkea (igandeko piknika, haur jolasak, familia giroko igandeko elkarretaratzea...). Euskal eta euskal-amerikar musika ekarle ari izan dira 'Amuma Says No' taldea, 'Txantxangorriak' trikitixa, pandero, alboka eta txalaparta musika eskola eta Biotzetik korala, hiruak Boisekoak; baita Elkoko (Nevada) Mercedes Mendive ere, bere akordeonarekin; eta Euskal Herriko Xabi Aburruzaga eta bere taldea. Besta-giroa ederra izan da; aroa, beroa, sasoi huntan ohi bezala. Bestak bururaturik, Euskal Herrira itzuli da, Boisen urte hastetik egon ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore-ohi Iñaki Goirizelaia. Eusko Jaurlaritzako Diaspora zuzendari berria ere, Gorka Alvarez Aranburu, Boisen izan da.

IOWA HIRIA, IOWA

Iowako Unibertsitateak Kirmen Uribe idazle euskalduna (Ondarroa, 1970) hautatu du bere udako ikastaroetako "International Writing Program" saioetan parte hartzeko, bere pentsamoldea eta literatur lekukotasuna emanik. Agorrilean eta buruilean egonen da idazlea Iowan, euskara eta euskal literatura beste zenbait herrialdeetakoen pare ezarririk. Oroitu behar da Kirmen Uribe proiekzio handiko euskal idazlea dela eta bere lanak 14 hizkuntzatan izan direla argitara emanak munduan zehar. 1967tik egundaino 1400 idazletik goiti hartu dute parte Iowako Unibertsitateko programa huntan, munduko 150 herrialde eta kulturetarik jinak. Gustura ibiliko da Uribe Iowan euskal literaturaren ordezkari. Bere lanak ingelesera itzuliak izan direnez, publiko ingeles hiztunaren iritziak bildu nahi izanen ditu, eta ideia eta ikuspuntuak partekatu.

SAN NICOLAS, ARGENTINA

Buenos Aires probintziako hiri horretan eginen dute aurten Argentinan Euskal Aste Nazionala, azaroko bigarren astean. Bertara gomitatua izan delarik, bi asteko bidaia antolatu du Argentinara Michel Etcheverry kantari heletarrak. Jean-Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy eremanen ditu lagun musikari. San Nicolasen kantatu aitzineko astean, beste bi emanaldi eskainiko ditu, lehena Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean; eta bestea General Las Heras herrian, Zazpirak Bat Euskal Etxea antolatzaile. Ipar Ameriketara hamabost baino bidaia gehiago eginik, hau izanen du Etcheverryk lehenengo aldia Argentinan. "Ezagutu ez nuen arra amatxi bat ere badut Argentinan sortua, Juana Bidart, eta zinez hunkitua naiz bidaia hunekin", adierazi dio HERRIAri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3413. zbk

Zahartzearekin iduritzen zaigu egunak gero eta laburragoak direla.

Oliver Goldsmith

Gure Hitza | 2017/08/10

Presatuak!

Janbattitt Dirassar

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau?

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak baina bistan da aise goizegi dela kontu batzuen ateratzen artzeko, bide-erditan baizik ez baikara oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzuk eta besta alegera franko, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hain kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun. Alde batetik, usaiako ospakizunak bistan da baina ere batzuk artetan baizik ez direnak eskainiak, lan handia izaten delakoz heien muntatzea, hala nola hilabete honen 26an Urruña azkarki harrotuko duen Karrikaldi hori, euskal mitologia gogoan asmatua, gaitza izanen dena itxura guzien arabera... Horiek hola,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016