Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Agorrilaren 10a
Landarbaso elizan abuztuaren 13an
Kantari talde ospetsu hunek iaz ere sekulako ikustaldia eman zuen, pentsatzekoa da gogoeta berarekin ikusiko dugula igande arratsean 21:00etan.
Kantari talde ospetsu hunek iaz ere sekulako ikustaldia eman zuen, pentsatzekoa da gogoeta berarekin ikusiko dugula igande arratsean 21:00etan. Ekitaldi hau joan den astekoa bezala Donostiako Musika Hamabostaldiaren kari emana zauku, Senpereko Kultur eta Ondare elkartearen laguntzarekin. Iñaki Tolaretxipi dutela zuzendari Landarbaso abesbatzan, entzunen ditugu Helena Orcoyen sopranoa, Mikel Uskola kontratenorra eta Enrique Sanchez-Ramos baritonoa, Josu Elberdin-en Te Deum eta Carl Orff-en Carmina Burana obren interpretatzen. Azken obra horrek, 1937an estreinatu zenetik, sekulako arrakasta ukan du mundu guzietako publikoen aitzinean. Mundu huntako plazerak eta naturaren gozamena azpimarratzen ditu Erdi Aroko olerki batzuen bitartez. Kontzertuaren iraupena oren bat eta erdi, publiko guzieri zabaldua, prezioa 20€ (5€ 14 urtez petik). Erreserbak Euskal Herriko turismo bulegoetan eta segurki lekuan bertan, kontzertua aitzin.












