Gogoa hazi | 2017ko Agorrilaren 10a

Herriaren teologia

Peio Ospital

Nere aldi huntako solasa izanen da Juan Carlos SCANNONE jesuita argentinarrak joan den apirilean argitaratu liburuaz berri emaitea. Liburuaren izenburua da "Herriaren teologia", eta azpi-izenburua "Frantses aita sainduaren erro teologikoak" ("La théologie du peuple À¢'€'" Racines théologiques du pape François" - Ed. Lessius).

Nere aldi huntako solasa izanen da Juan Carlos SCANNONE jesuita argentinarrak joan den apirilean argitaratu liburuaz berri emaitea. Liburuaren izenburua da "Herriaren teologia", eta azpi-izenburua "Frantses aita sainduaren erro teologikoak" ("La théologie du peuple À¢'€'" Racines théologiques du pape François" - Ed. Lessius).

Juan Carlos Scannone À¯'¬' losofoa eta teologoa da, hispaniar eta anglosaxoi jendartean guziz ezaguna, Frantses aita sainduaren aspaldiko adiskidea. Gaitzeko obraren idazlea da. Frantsesez argitaratzen den lehen liburua da hau. Itzultzailea eta sar-hitzgilea da Francis Guibal À¯'¬'losofoa.

"Frantses Aita Sainduaren erro (edo sustrai) teologikoak" azaleratzean, ikerketa hunek adierazten du nundik datorren izpiritualki berdin intelektualki aita saindua: bere izan-molde eta lagunartekotasun propioaz bultzatzen duen "topaketaren kultura" aldien ezaugarri gisa irakur daiteke. Presuna orori eta herri guzieri mintzo da aita saindu hau: Izpiritua lanean da kultura desberdinetan, aldi berean unibertsaltasun partekatuaren dinamikan sartzera gomitatuz. Eta hori da hain xuxen zinezko teologia ororen xede azkena. Latindar Amerikako pobreen herri izpiritualtasuna probokatzailea ere izan daiteke modernitatearen "buru argituentzat", hauek beren segurtamenen aiseriatik ateratzera gomitatuz eta etorkizunari elgarrekin buru egiteko bide berriak asmatzera deituz, beti testuinguru berezi batetik abiatuz eta hunen barnean kokatuz.

Hiru zati nagusi ditu liburuak: lehen zatia da hurbilketa historikoa, bigarren zatian aztertzen da herri teologiaren alderdi inkulturatua, eta hirugarren zatian agerian ezartzen dira aita sainduaren teologiaren eta pastoraltzaren alderdi erabakigarriak.

Aldi huntan lehen zatiaz ariko gira, gainez-gain. Argentinan, herri teologiaren bultzatzaile nagusienak bi dira: Lucio Gera eta Rafael Tello, eragin handia izan dutenak Bergogliok Buenos Aireseko "txabola auzoetan" (bidonvilles) artzapezpiku zenean bideratu zuen herri pastoraltzan, behartsuen alderako lehentasunezko maitasuna oinarritzat hartuz. Gera zendu zenean, 2012an, Bergogliok Buenos Aireseko katedralean ehorztarazi zuen Vatikanoko II. Kontzilioaren eta Medellin (1968) eta Pueblako (1979) latindar-amerikar Apezpiku Konferentzien aditu gisa ezagutuz. Eta urte berean Telloren dizipulu batek (P. Enrique Bianchi) bere "maisu" edo "erakasleaz" argitaratu liburua Bergogliok berak aurkeztu zuen.

Hasteko, ezinbestekoa da teologo hauen hiztegian hitzek duten erran-nahiaz ongi jabetzea. Hala nola "herria". Herria bi zentzutara ulertu daiteke: herri-nazioa edo langile klaseak. "Argentinar eskola" lehen erran-nahiaz ari da: herria ulertu behar da ez lurralde edota klase sozial batetik abiatuz, baina bai kultura baten batasun anitzatik abiatuz, historia amankomun batean errotua, ondasun amankomun partekatu bat bideratzeko xedearekin. Latindar Amerikari aplikatuz, pobreak dira beraien herriaren kultura propioaren zaintzaleak, beraien bizikidetza moldearen eragileak, guzien onerako izango den justizia eta bakezko proiektu historiko bat bultzatzen dute. Herri pastoraltzaren teologiak ez ditu niholaz ere gutiesten gizarte gatazkak, baina "herria" ulertzerakoan batasuna du lehenesten. Abiapundua herriaren aitzinetikako batasuna da. Ondorioz, instituzio edota egitura injustizia herriari buruzko traizio bihurtzen da, eta zapaltzailea da anti-herria. Herriaren erlijionea beraz, ebanjelizatze bide izaiteaz gain, giza askapenerako ahalbidea ere bada. Askapen teologia orok bezala, argentinar joairak "ohartu À¢'€'" hausnartu À¢'€'" obratu" metodoa erabiltzen du, eta giza ala gizarte zientzien ekarpenak baliatzen ditu. Kondutan hartzen du ere jendarte zibilaren jazoera, merkatu ala Estaduaren ezmenekoa. Solidaritate edo elkartasun politikoa antolatzen da. Sareak sortzen eta indartzen dira. Justizia, bizitza, lana, kreazionearen errespetua, impunitate-eza... herri baten balore propioak dira, bainan ere "unibertsalgarriak". Osagai modernoak gehitzen dira: laikoen erantzukizun zabalagoa, bitarkekaritza eraginkorren bilaketa, Jainkoaren Hitz idatziaren herri interpretazioa, eliz-agintaritza molde partalierkorragoak... Osagai post-modernoak ere xertatzen dira: emazteen parte hartze handiagoa, sare antolakuntza ez-piramidala, bizikizun ala lekukotasun pertsonalaren garrantzia... Eta hau guzia Jainkoaren Hitzaren argiaz argituz. Gera-k ("herritik abiaturiko teologia" aipatzen du berak) argi esplikatzen du Elizaren pastoraltza ez dela soilik norbanakoeri zuzendua izan behar, baina bai herrieri ere: kulturak dira ebanjelizatu beharrak, behartsueri (abandonatueneri) lehentasuna emanez. Ebanjelioa haragitu beharra dago, alderdi erlijioso eta kulturala kondutan hartuz, bainan ere soziala, politikoa, ekonomikoa... Frantses aita sainduarentzat, horrek zinezko pastoral bihozberritzea (konbertsioa) eskatzen du. "Ebanjelizatzea" ez ditaike mugatu lehen iragarpenera. Epez kanpoko egiturekin akabatu behar da. Ebanjelizatzearen eta jende-garapen, justizia eta askapenaren arteko batasun dinamiko bat bideratu beharra dago Jainkoaren Erreinua gauzatzeko oraidanik lur huntan, nahiz eta behin betikoa ez izan oraino.

Irakurketa hunekin segituko dugu ondoko aldietan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3413. zbk

Zahartzearekin iduritzen zaigu egunak gero eta laburragoak direla.

Oliver Goldsmith

Gure Hitza | 2017/08/10

Presatuak!

Janbattitt Dirassar

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau?

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak baina bistan da aise goizegi dela kontu batzuen ateratzen artzeko, bide-erditan baizik ez baikara oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzuk eta besta alegera franko, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hain kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun. Alde batetik, usaiako ospakizunak bistan da baina ere batzuk artetan baizik ez direnak eskainiak, lan handia izaten delakoz heien muntatzea, hala nola hilabete honen 26an Urruña azkarki harrotuko duen Karrikaldi hori, euskal mitologia gogoan asmatua, gaitza izanen dena itxura guzien arabera... Horiek hola,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016