Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Agorrilaren 10a
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiarekin
"Antilletan Bizi - Paretak Erortzen" EHUH elkarteak bi egun interesgarri proposatzen dauzku agorrilaren 11 eta 12an arratsaldez, 3.00etarik goiti.
"Antilletan Bizi - Paretak Erortzen" EHUH elkarteak bi egun interesgarri proposatzen dauzku agorrilaren 11 eta 12an arratsaldez, 3.00etarik goiti. Edouard Glissant eta Patrick Chamoiseauk garatu funtsezko galderez solastatzeko, besteak beste herrien eskubide kultural eta linguistikoaz, burujabetasun politikoaz kreolizazio eta mundialitateaz, identitate nozioaz, hemen eta guretzat daukaten galdera eta desaÀ¯'¬'oz. Bi egun horietako egitauari esker kantua, dantza eta musika biltzen dituen Bèlè herri espresio artistikoa deskubritzen ahalko da. Badu zonbait urte espresio artistiko horrek sentsu eta jatorritasuna berriz lortua duela "folklorisazioa" baztertu nahi duen belaunaldi berriari esker. Bi egun hauetan izanen da elkarrizketa, dantza erakustaldi eta À¯'¬'lma. Izanen da jateko eta edateko ere.












