Herriz Herri - Luhuso (L) | 2017ko Agorrilaren 10a
Luhusoko bestak
P.U.
Herri baketsu huntako bestak agorrilaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean iraganen dira, eta badakit oste haunditan etorriko dela jendetza eta alaiki eta sanoki bururatuko direla!
Herri baketsu huntako bestak agorrilaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean iraganen dira, eta badakit oste haunditan etorriko dela jendetza eta alaiki eta sanoki bururatuko direla!
Ostiralean: 19:00 zikiroa, Klik txarangak alaiturik, Akerbeltz dantzaldi gisa, goizarte iraunen duena.
Larunbatean: Polliki herriko dantza taldeak antolatuko duena, dantza lehiaketa bat izanen da egun guzian. Bukatzeko kontzertu batekin, Pauline eta Juliettek parte hartzen dutela.
Igandean: Adarreko lasterketa. Abiatzea 9:30etan, 12:00ak arte iraunen duena. Zintzur bustitzea Camblong ostatuan eta bazkaria trinketean.
Astelehenean: 20:00 pintxo gaua eta 21:30 Reggae Zortzi, les Ramoneurs de Menhirs eta dantzaldia Holako Deluxe taldearekin.
Asteartean: 10:00 meza nagusia Makeako Ganixtar soinulariekin. 12:00 bazkaria Hats Berri taldeak alaiturik. 16:00 Polliki dantza taldeko haurren ikusgarria. 17:00 auzo arteko herri kirolak, Uztaritzeko gazteriak parte hartzen duela.
Besta on guzieri eta ez adiorik!











