Mundu zabalean | 2017ko Agorrilaren 10a

Etxeratek espetxepolitikari egotzi dio Kepa del Hoyo presoaren heriotza

Etxerat elkarteak "frantziar eta espainiar estatuek mantentzen duten salbuespenezko espetxe politika suntsitzailea" jo du Kepa del Hoyo ETAko presoaren heriotzaren erantzuletzat.

Etxerat elkarteak "frantziar eta espainiar estatuek mantentzen duten salbuespenezko espetxe

politika suntsitzailea" jo du Kepa del Hoyo ETAko presoaren heriotzaren erantzuletzat. "Ez ote da krudela Kepa del Hoyoren senideek 750 kilometro egin behar izaitea haien ahaide maitearen gorpu bizigabea ekartzeko, 20 urte luzez egin dituzten bidaia amaigabeen eta nekagarrien moduan?", galdetu dute Etxerateko kideek. Horrenbestez, Etxeratek larri gaixo dauden presoak aske geratu behar direla eta gainerakoak Euskal Herriko espetxeetara lekualdatu behar dituztela azpimarratu du beste behin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3413. zbk

Zahartzearekin iduritzen zaigu egunak gero eta laburragoak direla.

Oliver Goldsmith

Gure Hitza | 2017/08/10

Presatuak!

Janbattitt Dirassar

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau?

Sasoi betean gara. Beti erraiten da alabaina sasoia gorenean izaten dela agorrileko Andredena Marietan. Handik harat, buruz beheiti doala... Eta nolako sasoia beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak baina bistan da aise goizegi dela kontu batzuen ateratzen artzeko, bide-erditan baizik ez baikara oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzuk eta besta alegera franko, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hain kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun. Alde batetik, usaiako ospakizunak bistan da baina ere batzuk artetan baizik ez direnak eskainiak, lan handia izaten delakoz heien muntatzea, hala nola hilabete honen 26an Urruña azkarki harrotuko duen Karrikaldi hori, euskal mitologia gogoan asmatua, gaitza izanen dena itxura guzien arabera... Horiek hola,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016