Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 06a
14-18 oroituz
Christian Larrue eta Lucien Etxezaharreta, Maiatz argitalpenak agertu liburua. Christian Larrue baionarrak, bere aitatxi Jean milafrangarrak, Gerla Handian soldado zelarik igorri zituen 500 bat karta postal atzeman ditu. Liburu hau lekukotasun bat da, nola etxekoek errezebitzen zituzten beren hurbilekoen berriak eta igortzen zituztenek nolako idatziak zituzten. Ohartzen gira idatzien doinua eginahala goxoa dela etxekoak ez arrenguratzeko, bai eta ere hurbilak lasaitzeko, beti bizi zirela frogatuz. Gutun horiek Jean Larruek igorri ditu bere etxekoeri bai eta ordu haietan emaztegai zuenari. Liburuan, karta postalak ez dira kronologikoki agertzen, datak ez baitira beti irakurgarriak, segur dena gerlako lehen urtetakoak direla gehienak.















