Abisuak | 2020eko Urriaren 22a

Eskoletan murgiltze sistema... segi aitzina!

Ezkerretik F. Espagnac, A. Iriart, M. Bergé, A. Curutcharry, B. Luberriaga eta M. Brisson
Ezkerretik%20F.%20Espagnac_%20A.%20Iriart_%20M.%20Berge_%20A.%20Curutcharry_%20B.%20Luberriaga%20eta%20M.%20Brisson

Aitzineko astean Euskararen ErakundePublikoaren (EEP) biltzarnagusia iragan da, egun hortanpresidente kargua aldatua izanda, orain arte Beñat Arrabit-ekzuen postua, Antton CurutcharryBaigorriko axuanta eta EuskalElkargoko presidente-ordeak dusegida hartu.

Biltzar nagusian puntu garrantzitsubat mahai gainean zegoen,Hiriburuko Basté Quiéta eskolapublikoak murgiltze sisteman sartzekoerrefusa ukanik, hurbildu direnhautetsiak arranguraturik etorribadira, zoriontsu atera dira.

Aitzineko egunetan Euskal Herritikhautetsi delegazioa Parisenibilia zen eta ministeritzan entzunarekinkezkaturik etorria zen.Estatuarenganik, EEPren biltzarnagusirako, erantzun finko batenukaitea eskatua zuten eta joanden osteguneko biltzarrean berriona etorri da. Anne Bisagni-FaureBordeleko Hezkuntza Akademiakoerrektoreak du berria zabaldu,Omiasainduko oporretarik landaHiriburuko Basté Quiéta ama-eskolamurgiltzesisteman idekitzenahalko dela.

Biltzar nagusitik landa, prentsaurrekoaemana izan da, hor zirenFrédérique Espagnac eta MaxBrisson senatariak, BénédicteLuberriaga DepartamendukoKontseilaria, Mathieu Bergé EskualdekoKontseilaria, Alain IriartHiriburuko auzapeza eta AnttonCurutcharry EEPko presidenteberria.

Azken aste eta egunetan, euskararenerakaskuntza lanjereanizanez eta frantses estatuaren jarrerasalatzeko, Hiriburun bai etaBaionan Euskal Konfederazioakdeiturik mobilizazio azkarrak iraganziren.

Prentsa aitzinekoan ziren hautetsiekaho batez zioten iragan mobilizazioekzerikusia zutela. Horrekinbatean, Ipar Euskal Herrikohautetsi guziak elkarrekin, edozeinikusmolde politikakoak izanikanere, euskararen murgiltze sistemarenalde egiteak, indar bat erakutsiduela adierazten zuten.Damutu dira, arazo bat delarik, Pariserainoibiltzea behartuak izaitea.Euskal Erakunde Publikoa guneaproposa dela ekintza publikoakeramaiteko entzun da, hautetsiekzioten hori berretsi behar dela.

Horiek hola, zoriontsu agertu dira,Hiriburuko "aferari" esker bazterrakmugitu baitira, horren ondoriozHiriburuko eskola idekitzeazgain, murgiltze esperimentazioaksegitzen ahalko baitituzte. Horrezgain, Euskararen Erakunde Publikoaegitura bera salbatua izan delakoz,erran gabe doa euskararenonerako.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Abisuak | 2020/10/22

Bizik eta Bihar-Trantsizioak, Herriko Etxeetako hautetsientzat formakuntza

Joan den martxoan Uztaritzen, herriko bozetan aurkeztu ziren hautagaiak Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetzen
Joan%20den%20martxoan%20Uztaritzen_%20herriko%20bozetan%20aurkeztu%20ziren%20hautagaiak%20Metamorfosi%20Ekologikoaren%20Ituna%20izenpetzen

Bizi mugimenduak joan den herrikobozetan proposatu "MetamorfosiEkologikoaren Ituna",Ipar Euskal Herriko 880 hautetsikizenpetu zuten. Hautetsi horienlaguntzeko beren kargualdianeta egin dituzten hainbat galdererierantzuteko, Bizik erabakiahartu du formakuntza ziklo batenplantan jartzea. Formakuntzanhainbat adituk, lekuko pertsonekbai eta Ipar Euskal Herrianengaiatuak diren aktoreek partehartuko dute.

Bizi mugimenduak zioen "MetamorfosiEkologikoaren Ituna"proiektu anbiziotsua izanez, garrantzitsuada hautetsiek berenkargualdia hasteko, gai horri buruzformakuntza ukan dezaten.Bizi, Bihar-Trantsizio Instituzioarekin,ekologian, ekonomianeta sozialean aditua dena, baieta CEDISrekin (hautetsien formakuntzarakozentroa) partzuerjarri dira, Ipar Euskal Herrikolurraldearen problematikeri egokituaden formakuntza eskaintzasegurtatuz.

Programa hori deklinatzen da,hilabetean egun batez, lurraldekogune...

Irakurri segida

Abisuak | 2020/10/22

ELEKTRO -TXOKEZ

EPELONDO

Macron orakuluak hitz egin du. Aski laino eta gozoki,funtsean. Ez nuen ikusi, baina biharamuneko komentarioakez ziren beste mundukoak. Seiko araua kontuan harturik, ernatunintzen sei zenbakia jostatzera ene Lotoko taulan. Irabazten badut,ba irabazten badut... ene sekretua dateke. Gure haize-epailenagusiak erantsi zuen, beharko genuela Covid-19arekin bizitzenikasi, heldu den uda bezperaraino bederen. Iruditzen zait ikasleonak izan garela, salbuespenak salbu, hondar zortzi hilabeteotanere. Baina bego.

Informazio jarraituko kateetako aurkezleek aipatzen zutenelektro-txokerik ez zen suertatu. Hitz horren erabiltzeak asko erakustendu, ustez elitekoak diren kazetariek nola ikusten duten populua,herritarren multzoa, jendarte subalternoa, denak handikienbegietan, elektro-txokez maneiatzekoak direla. Behiala, Aljeriakogerlan, armada frantsesak preso hartzen zituen fellagah haiekbezala? Eta hori dute telebistetako...

Irakurri segida

Abisuak | 2020/10/22

Emil Larreren liburu aurkezpena

Sarako Idazleen Biltzarrean eskuinean Peio Jorajuria liburuaren aurkezten
Sarako%20Idazleen%20Biltzarrean%20eskuinean%20Peio%20Jorajuria%20liburuaren%20aurkezten

Astekari huntan aipatu bezala,Euskaltzaindiak "Emil Larre1926-2015 Lekukotasun, kantueta idazki" liburua argitaratu du,Euskararen Erakunde Publikoaren(EEP) laguntzarekin.Liburu hunen aurkezpena eginenda urriaren 29an (18:00),osteguna, EEPren egoitzan,Platanoen etorbidean,Orhi gelan.Mintzalariak izanen dira: PeioJorajuria, Jean-Mixel Barbier etaJean-Louis Harignordoquy.Konferentzia horren antolatzailedira: Baionako HerrikoEtxea eta Euskaltzaindia.Kasu, gaurko neurriak errespetatzekogisan, beharrezkoada aitzinetik izena emaitea,urriaren 28ko, idatziz baionaordez@euskaltzaindia.eus edo deituz 05-59-25-64-26. Azken epea urriaren28 emana da.


...

Irakurri segida

Abisuak | 2020/10/22

Irakurleak mintzo

Euskal Erle Beltzaren izenean Fred Forsans presidentea

Euskal Erle Beltza elkarteak Florence Lasserre deputatuarigutun idekia igorri du, neonikotinoideen berrizerabiltzearen alde bozkatu baitu.Florence LASSERRE AndereaAndere deputatua, "Euskal Erle Beltza"-k, Euskal Herrikoerle beltzaren Kontserbatorioa, hurbiletik segitzen ditu parlamentukoeztabaidak, trantsizio ekologikoaren eta biodibertsitatearen zaintzarakogaiaren inguruan.

Legebiltzarrak, landareen defentsarako zenbait produktu merkatuanjartzeko baldintzeri buruzko lege proiektua bozkatu zuen, osasunerakoarriskurik ez ukaiteko.

"Euskal Erle Beltza" elkarteak, erlezaintza sindikatuaren bidez, 31 elkartekidatzi gutunarekin bat egiten du, 2020ko irailaren 7an, Lasserre anderea,igorria izan zaizuna (https://www.generations-futures.fr/actualites/lettre-parlementaires-neonicotinoides), eta urriaren 1ean Pirinio Atlantikoetakoprefetura aitzinean iragan...

Irakurri segida

3565. zbk

Ezkontzeko eta hiltzeko ez da adinik.

Betiko errana

Azalekoa | 2020/10/22

Plazatik... harat!!

Plazatik...%20harat!!

Baxe Nafarroa eta Lapurdi eskualdetan, azken urte hauetan urtero kabalkada muntatua da. Aurten ortzaiztarrek dute lekukoa hartuko, "Plazatik harat" izendatu ikusgarriaren prestatzen ari dira. Bildu gira Xantxo Lekunberri eta Elena Casiriain-ekin.

Erein haziek fruitu ekarri

Elena Casiriain eta Xantxo Lekunberrik azaltzenzaukuten, duela zenbait urte jadanikherrian gazte multxo baten inguruan, kulturekimen batzuk muntatu zituztela: "Soberak"(2015), "Korronki" (2016) eta Herriko Bozakantzerkia (2017). Gazte horiek bestalde herrianberean euskal dantza jauziak ikastekokurtsoak eman zituzten. Bi ortzaiztarrekziotenherrian berean, herritarrakhurbilaraztekoxedea zutela. Eskas handia bazegoela,herrian berean ez bazuten holako ekimenarikabiatu, pertsona batzuk ez zituztelaeuskal dantzak ikasiko, beste norapait ezbaitziren abiatuko.Lehen hazi horiek uzta ekarri dute, kabalkadabaten muntatzeko xedea arte.

Herri baten proiektua

Kabalkada baten funtsa, euskal kultur ekitaldibaten eskaintzeko paradaz haratagodoan proiektua dela erraiten zaukuten ElenaCasiriain eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016