Gure Hitza | 2021eko Maiatzaren 27a

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki À¢'€'"legearenpuntu nagusiena, gure araberaÀ¢'€'" legezkanpokoa dela erabaki du, frantsesa baitzaioErrepublikako hizkuntza bakarra. Akabo berazeskualde askotako hizkuntza gutxituenaldekoen esperantzak! Euskaldun, gaskoi,korsikar, bretoi, alsaziar, okzitaniar, katalan,savoiar eta beste, zoazte antzara ferratzera!Blanquer ministroak eta hunen adiskideekirri maltzur bat egin dukete, beren jokabideozpinduak fruitu ekarri duela ikusirik.

Ihardukitzeak berehala jalgi dira. Hizkuntzendefendatzaileek Konstituzio Kontseiluarenerabakia tokiko hizkuntzen kontrako "gerladeklarazioa" dela erran dute. Hemengo hautetsigutiz gehienak haserre agertu dira, disgustatuak,okaztatuak, etsituak ere Frantziahandiaren ttipikerien aitzinean. "Lege berriakidekitzen zuen bidea ehortziz, euskaraeta hizkuntza gutxitu guziak dira ehorzten".Aspaldidanik badakigu Parisko xilko urguilutsutikmanatzen dutenak zein jakobinoakdiren, baina uste genuen azkenean doi batzentzatzen hasiak zirela, zenbaitzuk bederen.Ilusio hutsa!

Konstituzio Kontseiluaren erabaki horrekinzer da jokoan? Gure hizkuntzen geroa, besterikez! Adibidez, Seaska, Diwan eta Calandretak,Frantziako Estatuarekin kontratupeandirenak, legez kanpo ezartzen dituerabaki horrek. Nun da koherentzia? Badakigu,alta, irakaskuntzako sare horiek dutelanagusiki hizkuntza gutxituen etorkizuna bermatzen,eta berezikiago murgiltze ereduak.Urrats bat aitzinera egin ordu, hiru gibeleraegin behar, dantza hori ez zaigu komeni. Zeregin? Fermuki iharduki! "Erantzun indartsubat", ez da beste biderik, hasiz heldu den larunbatekomanifestaldi erraldoiarekin. Hutspolitiko handia egin dute hor, bai gobernuak,bai Konstituzio Kontseiluak. Ez diegu barkatuko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016