Herriz Herri - Luhuso (L) | 2021eko Maiatzaren 27a

Luhuso

Luhuso

"Sortaz sorta" ikusgarria

Luhusoko Polliki dantza taldeaikusgarri berri baten prestatzenari da. Duela 20 bat urte sortutaldeak, gaur egun heldu etahaur-eskolaren artean, 100 batlagun biltzen ditu.2019an, 20. urtea ospatzekoikusgarri berezi bat ekoiztu zuen.Horren ildotik, dantzariek bestesorkuntza baten egiteko gogoaukan zuten. Ez dira geldirikegon, horra nun jakin dugun"Sortaz sorta" sorkuntza lasterpresentatuko dutela.Udazkenaren irudia, biziarenmetafora edo ikuspegia da obrahorren bide-orria, eguzkiaren etaekaitzekin nahasiz.Proiektu hortan, 20 bat dantzarikparte hartzen dute, hainbatmusikarirekin. Uda huntanikusgarri berria aurkeztuko dute,jadanik 3 hitzordu finkatuakditu: Irisarrin iraganen den EHZfestibalean, bai eta Bidarraikoeta Makeako bestetan ikustekoparada ukanen dugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016