Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Maiatzaren 27a

Aiherra

Beltzagiteko gibelaldea aurtikitzen ari
Beltzagiteko%20gibelaldea%20aurtikitzen%20ari

Beltzagitea erortzeko arriskutik kanpo

Beltzagitea etxea, okindegi-epizeria-ostatu ohia, herri barnean kokatuada, bide bazterrean, herrikoplaza eta Herriko Etxearen parean.Badu urteak etxe horrek eskaintzenzituen zerbitzuak geldituakdirela, jabeak hilak direlakoan, etaondokoek segidarik hartu ez dutelakoan.Urteak iraun duten auzi etaadministrazio urraspideen ondotik,eta Euskal Herriko Lur FuntsenErakunde Publikoak hunen erosteaerrazturik, azkenean HerrikoEtxea hunen jabe bilakatu da.Beltzagitea etxean, joan den asteanpala mekaniko handi bateklanjer gorrian zen etxearen zatibat aurtiki zuen, okindegi xaharra,labea, aterbe eta beste, HerrikoEtxeak manaturik.

Beltzagitealanjerez kanpo da orain. HerrikoEtxeak Beltzagitea arranjatu beharradu. Herritarrez eta hautetsibatzuez osatu lan talde batek gogoetakeramaiten ditu, etxe horriproiektu bat, bizi berri bat proposatzekonahiarekin. Gogoeta lanakbururatuko dituztelarik, hauenberri emanen dautzuegu, hainsegur zonbeit hilabeteren buruan,baina aurten. Gauden beha.

Larunbatean euskaren erakaskuntzarenaldeko mobilizazioeguna À¢'€'"

Berriki aipatu genuen hemen,heldu den sartzerako, Aiherrakoeskola giristino elebidunekoburasoek, murgiltze ereduarenhautua egin zutela ama eskolakolehen 3 urteko haurrentzat. Legebiltzarreangehiengo nasaian bozkatuhizkuntza gutxituen aldeko"Molac" deitu legeak lagundubehar zituen horretarako. Bainageroztik Hezkunde Nazionalakerrekurtso bat eginik deputatuengehiengo nasaiak bozkatu legeberri horren kontra, KonstituzioKontseiluak lege berria ezeztatudu joan den astean, imertsioa edomurgiltze eredua lanjerean emanez.

Berri honek bazterrak kexarazi ditu.Ondorioz, Frantziako eskualdeguzietan bezala, Euskal Herrianere eskola publikoak, pribatuaketa ikastolak berehala elkartu diramanifestaldi handi baten antolatzeko,heldu den larunbatean,maiatzaren 29an Baionan (16:00)iraganen dena. Aiherrako eskolagiristino elebidunak dei berezi bateginez, euskararen erakaskuntzadefenditzen duten eskola, pertsona,buraso eta elkarteak larunbatekomanifestaldian parte hartzeragomitatzen ditu. Ontsalaz Aiherratikautobus bat abiatuko da irratienbidez jakinaraziko den tenorean.Denak mugi gaiten, euskararenerakaskuntzaren alde, denekelkarrekin baitugu zer egin!

Irulegiko Irratiaren kanpainaksegitzen À¢'€'"

Irulegiko Irratiarenaldeko kanpaina gure herrian joanden asteburuan hasi zen. Ez baitiraetxe guzietarik pasatu ahal izan,astean zehar arratsetan etxez etxeibiltzen segituko dute. Egun guzizirratiek egiten duten lan baliosarentzatzor diegu ongi errezibitzea.Aitzinetik eskerrak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016