Mundu zabalean | 2021eko Maiatzaren 27a

2020an, 55 milioi pertsonek beren herritik eskapatu beharra

Joan den egunean entzun da Ceutakoespainiar enklabean, 6.000ko bat etorkinMarokotik sartu zirela. Bide beretik, DisplacementMonitoring Center eta NorwegianRefugee Council Gobernuz KanpokoErakundeek adierazi dute, 2020an 55milioi etorkin eskapatzera behartuak izandirela, segundoka pertsona bat bainogehiago. Azken 10 urte hauetan izan denkopuru handiena da. Adierazpenetan irakurtzenahal da: "harrigarria da azkenurte hauetan norbait bere herrialdetik ihesegitera behartua izaitea. Ahulenak, gatazkaeta hondamendietatik babesteko gaiez girenak, erakusten dugu ezin ditugulalagundu".

Covid-19 izurriteak egoera hori larritudu, horien laguntzen ari diren elkarteekdatuak eskuratzeko zailtasunak dituzte,kutsatzeko beldurrez ez baitira aterpetarahurbiltzen. Horrez gain, osasun egoerahunengatik, lurralde batzuetako egoerasozio-ekonomikoak behartzen ditu bestenorabait joaitea.

Agertu txosten batek nabarmentzen du,pertsonen hiru laurdenek ihes egin beharukan dutela hondamendi naturalaren ondorioz,batez ere eguraldi gertakari larriakdirela. Asian eta Pazifikoan, dentsitatehandiko populazioak, zikloiak, montzoiak,euri zaparradek jo dituzte. Atlantikoanekaitz-zirimola handiek ere aterpe bilaihes egitera jendea behartu du. EkialdeHurbilean eta Sahara hegoaldeko Afrikan,euri zaparrada handiek ere eragin dute.

Klima aldaketa gaitz hori, urte batetik bestera,emendatuko dela errana da.Klima aldaketaren etorkizuneko eraginak,gertakari katastrofikoak usuago etabortitzago bihurtuko direla pentsatzekoada, ondorioz lekualdatutakoen kopuruaemendatuz joanen da.

Bestalde, 10 milioi pertsona, gatazkaedo indarkeria leherketak direla, ihes egiterabehartu dituzte hala nola Etiopiakoeskualdean, Mozambikeko iparraldeaneraso jihadistak direla edo Burkina Fason.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/05/27

Palestinako lurraldearentzat MOEren deiadarra

M.O.

Norwegian Refugee Council erakundea etorkinen kanpaleku batean
Norwegian%20Refugee%20Council%20erakundea%20etorkinen%20kanpaleku%20batean

Israelgo bonbardaketek kalte handiak eraginditu, Munduko Osasun Erakundearen (MOE) ustez, 7 milioi dolar beharko diraZisjordaniako eta Gazako osasun krisiarierantzuteko, ospitale, laborategi eta osasunzentroak kaltetuak baitira.

Erakundeak larrialdiko deialdia egin du.MOEren eskualdeko bulegoak kalkulatudu larrialdiko erantzun osoaren beharrak,heldu diren 6 hilabeteetarako, 7 milioidolarrekoa izanen dela. Batez ere Palestinakolurraldeetan ezinbestekoak dirensendagaiak bidaltzea finantzatzeko. BetiMOEren arabera, Palestinako lurraldeetaraebakuntza egiteko materiala bidalibehar da, baita Covid-19 izurriteari aurreegiteko.

Duela bi aste israeldarren eta palestinarrenarteko indarkeria hasi zenetik, gutienez240 palestinarrek galdu dute biziaeta beste milaka zauritu dituzte. Gazan,Covid-19rako frogak egiten zituen laborategibakarra Israelgo erasoek jo zuenaitzineko astelehenean.


...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2021/05/26

Estatu Batuak hiritartasunerako sarbidea errexten

M.O.

Estatu Batuak berrikitan hiritartasunerako,ama ordezkatzeko edo in vitro ernaldiarenondotik sortu haurrentzat, sarbideaerrextu du. LGTB komunitateak erabakihori plazerez hartu du, Donald Trump berepresidente kargualdian kontra baitzen.

Joe Biden-en administrazioak ezarriarau berrien arabera, Estatu Batuetakonazionalitatea duen senar-emazte batenhaurrari, atzerrian sortua, herritartasunaemana izanen zaio. Aldaketak bikote heterosexualerieta homosexualeri eraginendie. Bereziki LGBT familiek zuten hori eskatzenahaidetasun biologikora sartzekolaguntza teknika anitz baliatu baitituzte.

Joe Biden presidente berria, LGTB eskubideenaldekoa izan da eta Donald Trumpekgaiari buruz hartutako hainbat erabakibaztertu ditu, besteak beste, transgenekoeriarmadan engaiatzeko eskubideaemanez. Presidente demokrata eta AntonyBlinken estatuko idazkaria engaiatudira LGTBko pertsonek eskubide berdinakukan...

Irakurri segida

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016