Ba ote dakixu? | 2021eko Maiatzaren 27a

Duela 150 urte, Pariseko Komuna (12/12)

Nou islako presondegia, Kaledonia Berrian, 1877an
Nou%20islako%20presondegia_%20Kaledonia%20Berrian_%201877an

1871ko maiatzaren 30ean, Parise odolarenusainarekin iratzartu zen. Armadakoofizierentzat, kontserbadoreentzat,Parise "garbitzeko" aukera batzen eta Parise "garbitu" zuten. Jendegehienak, eliteetan baina ez bakarrik,ez ziren batere asaldatuak, alderantziz,anitzek errepresio gogorrago bateskatu zuten! Edmont de Goncourteksentimendu hori ongi laburtu zuen:"Adiskidetze eta negoziaketarik ez izaiteagauza ona izan da. Holako purgatzea,jendetzaren parte borrokalarienahilez, ondoko iraultza belaunaldi osobatentzat gibelatu du". Masakrearenbilana izugarria zen. Lissagarayren arabera,Versailles-eko jeneral baten aitorpeneanoinarrituta, Komunako 17.000kide fusilatuak izan ziren (20.000 aipatukozuen ere). XX. mendeko historialarigehienek, Jacques Rougerieren gisa,zenbaki hori berriz hartu zuten, pixkabat goitituz. Alderantziz, 2012an, RobertTombs, ingeles historialariak, Parisekohilerrietako erregistroak aztertuz,estimazio hori apaldu zuen, 5 eta 8.000arteko zenbakia emanez. Historialaribatzuk zenbaki hori sobera apala atzemaitendute eta artxiboak berriz aztertzendituzte. Eztabaida hori ez da baterezerratua, baina historialari guziak adosdira Pariseko historiaren errepresioodoltsuena izan dela erraiteko.

Errepresiotik amnistiara

Orotarat, Komunako 36.309 kide arrastatuakizan ziren (haietan, 538 haur,haur soldadu batek Boulanger koronelakolpatu zuela erran zen, baina haurbatzuk hil ziren ere). Azkenean, 10.137kondenatuak izan ziren (haietan, 251emazte, gehienak komentuetaraigorriak).4.727 preso eginakziren. 4.586 KaledoniaBerrira deportatuakizan ziren, haietanLouise Michel (1878an,Kanak-en jazarraldiasustengatuko zuen),beste 24 emazterekin.332 herritik haizatuakizan ziren. 285 obrapublikoekin eta bortxazkolanetan kondenatuakizan ziren. 95heriotzara kondenatuakizan ziren baina, azkenean,26 hil izan ziren(haietan, Louis Rossel).Erran bezala, lehen urteetan, iritzi publikoak ezzuen batere urrikalmendurik erakutsi Komunakopreso edo deportatuentzat. Alta, deportatuen biziaizigarri gogorra zen. Kaledonia Berriko Nou islakopresondegian, zeintan bortxazko lanetara kondenatuakizan ziren komunako presoak baitziren, su plizioak lazgarriak ziren (ziloa, burdinakzangoetan, azote ukaldiak...). 1874an,Henri Rochefort-en ihesaldi ikusgarria,Kaledonia Berritik New York-era (txalupabatean!), beste bost deportaturekin,deportatuen presondegiratzebaldintzaizugarriak argitan ezarri zituen. Rochefort-en testigantzak deportatuen zorteaeztabaida publikoan berriz ezarri zuen.1876an, senatuan, Victor Hugok legebat proposatu zuen Komunako kideguzieri amnistia emaiteko. "Amnistiaosoa" eskatu zuen. Hogei urtez, Frantziatikhaizatua izan zen, horretarako,beren pentsamoldeak ez partekatuzere, Komunako kideekin hurbiltasun batbazuen. Hugoren arabera, "gerla zibila"horretan, hutsak partekatuak ziren (Errepublikakogobernuarentzat,alderantziz,Komunako kideak ziren hobendunbakarrak).

Georges Clémenceau ere"amnistia osoaren" aldekoa zen. Jada,Komunako lehen egunetan, diputatugazte bat zelarik, dena egin zuen negoziaketabaten alde. 8 urte geroago,1879an, Blanquiren defentsa hartu zuen.Blanqui, Bordeleko diputatu bezala hautatuaizan zen baina oraino preso zen(bere bizian, 36 urtez preso izan da!) etahautagai ezina. Horretako, bere diputatuhautestea baliogabetua izan zen.Azkenean, Blanqui barkatua izan zenbaina ez amnistiatua. Libratua izan zenbaina ez zituen bere deretxo politikoakberreskuratuko. Halere, Victor Hugo etaClémenceauren borrokak fruituak ekarrizituen, eta amnistiaren legea, 1880kouztailaren 11n, bozkatua izan zen. Azkenean,9 urte geroago, deportatuek(haietan, Louise Michel) beren etxeetarasartzekoparada ukanen zuten. Komunakoesperientzia, bera, jada historiansartu zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016