Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2021eko Maiatzaren 27a

Irisarri

EHZko arduradunak Irisarriko plazan prentsaurrekoa emaiten
EHZko%20arduradunak%20Irisarriko%20plazan%20prentsaurrekoa%20emaiten

EHZ festibala

Joan den astean jakin dugugure herrian berriz EHZ festibalauztailaren 2, 3 eta 4an iraganendela. Erran dutenez gaurkoegoera ikusi eta, ez da errexizan aurtengo ekitaldiarenprestatzea. Aldiz errana denez,egun horiek baldintza berezietaniraganen dira, suprefetarekin harremanetan dira. Segurdena, sartzeko beharko delaerakutsi edo PCR proba eginadela edo(ta) txertatzeko ageria.Ondoko egunetan xehetasungehiago ukanen dugu.Oraindanik 35€tan sartzeaksalgai dira http://ehz.euswebgunean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016