Han eta Hemen | 2021eko Maiatzaren 27a

Konstituzio Kontseiluaren erabakiak bazterrak sutan jarri!

Astekari huntan aipatuaginuen frantes gobernukogehiengoan diren 61 deputatuk,Molac-ek pausatu legeahizkuntz gutituen babestekoeta sustatzeko proposamena,Senatuak eta Legebiltzarrakonartu zuenaren kontra helegiteapausatu zutela. Joanden ostiralean berria erorida, aire gaiztoa arbola batengainean erortzen den bezala,Kontseilu Konstituzionalak helegitehortan pausatuak direnpuntu batzuk onartu dituela.Horietan, bereziki eskola murgiltzesistemak ditu arranguraksortzen.

Ihardukitzeak Ipar Euskal Herrian,frantses estatuko bestelurralde batzutan bezala, lasterplazaratu dira. Arratsaldeanberean, berri horren salatzekoprentsaurrekoa iraganda. Mahai inguruan alderdidesberdinetako ordezkariakhor ziren: EEPko presidenteaAntton Curutcharry; EuskalElkargoko lehendakaria Jean-René Etchegaray; lurraldekoparlamentariak Max Brisson,Frederique Espagnaceta Vincent Bru; eskualdekokontseilaria eta EEPko presidenteordea,Mathieu Bergé;Departamendu KontseilariaBenedicte Luberriaga; HiriburukoAlain Iriart eta BardozekoMaider Behoteguy auzapezak.Hauekin zirela, eskoletakosare desberdineko ordezkariak:Peio Jorajuria Seaskarenizenean, Marie-AndréeOuret Biga Baikoa, CélineEtchebarne Ikas-Birentzat eta Laetitia Eizmendi Euskal Haziakelkartearentzat.

Aniztasun presentzial horrekerakustera emaiten zuen,Kontseilu Konstituzionalak hartuerabakiak, hautetsi eta eskolasare desberdinetakoek elkarrekin,urgentziazko ihardukitzebaten beharra. Banazkahitza hartua izan bada, denekohar berdinak adierazi dituzte:"kolpe azkarra"; "haserrea";"Hezkunde ministroaren jukutria";"nazionalismo jakobinoa"...hots gelan azkarki sentizen tentsioa eta kexua.

Konstituzio Konstituzionalakerabaki du, Molac legean, Senatuanbai eta Legebiltzarreanbozkatu zena, murgiltzeari buruzkoartikulua eta egoera zibilekoaktetan erabili zeinu diakritikoakez onartzea. Iñaki, Aña... edo(ta)Eñaut bezalako izenak ez direlaonartuak izanen. "Erabaki haudogmatikotzat jotzen dugu, etaberresten dugu eskualdeetakohizkuntzen gaian Konstituzio Kontseiluak duen etengabekoaurkako jarrera, eta gisa hortanarrunt ukatzen du gure lurraldeenerrealitatea. Errekurtsohonen eramaileek eraman dutena,beste garai bateko jarrerada" entzuten ahal zen." Erabakihorren ondorioz, bereziki eskolapublikoetan murgiltze sistemaoztopatua da, alta herri anitzetanburasoek eskaera hori eginadute. Horrez gain beste eskolenmurgiltze sistema ere lanjereanjarria da, bereziki Seaskarena.Eneritz Zabaleta eta Jean-PierreMassias jurista direnak, ari diraikertzen helegite horren ondoriozein nolakoak izaiten ahal diren.

Partaide guzienganik, azpimarratuaizan da euskararen garapenariburuz Ipar Euskal Herrianden kontsentsua. EEPk eta hunekinbatera Euskal Elkargoak,Departamenduko Kontseiluaketa Akitania Berriak eramaitenduten lana. EEP baitan, 4.partaidea Estatua izanez, AnttonCurutcharry presidenteak,egitura horren etorkizuna zeinnolakoa izanen den galderapausatzen zuen, hizkuntzenalde ari den egitura lanjereandela adieraziz.

Bururatzean, maiatzaren29ko mobilizazio deialdiaegina izan da, Baionan iraganendena (16:00), Laugatikabiatuko da

Beste ihardukitzeak

Euskaltzaindiak ageri batenbidez bere oharra egin du:"Euskaltzaindiak erabaki horrekikoerabateko desadostasunaagerrarazi nahi du etalan eginen du hizkuntza gutxiagotuen,kulturen eta aniztasunarenalde arduratzenari diren guztiekin, hizkuntzahorien legezko babesa hobetzeko".

Kontseiluko idazkari nagusiden Paul Bilbaoren hitzetan:"inflexio-puntua ezartzeazgain, mahai gainean kolpeaeman nahi izan du KonstituzioKontseiluak erabakiarenbidez... larria da, oso larria".


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2021/05/27

Itsas bazterretik: Boga jokoak seigarren eta bosgarreneko ikasleendako!

Itsas%20bazterretik:%20Boga%20jokoak%20seigarren%20eta%20bosgarreneko%20ikasleendako!

Maiatzaren 9an Herri Urratsospatuko zela eta, maiatzaren6 eta 7an, ostegun eta ostiralez,euskara kurtsoetan Maritxukjoko batzuk antolatu ditu.

Seigarren eta bosgarren bakoitzean,20 minutuz guti gorabehera, Boga'quizz edota Boga'karaokeanparte hartzekoaukera ukan dute ikasleek....txandaka galdera desberdineierantzun dute eta giro bizikionean, hala nola:

- Noiz ospatzen da Herri Urrats?

- Aurtengo kantua nork sortudu?

- Aurtengo logoa zein ote da?

- Seaskan zenbat kolegio etalizeo ote dira?

- Nun grabatua izan da aurtengobideo klipa... eta abar.Ikasleek gogo onez eta bizikidinamikoki parte hartu dute etanoski, aurtengo Herri Urratsekokantuaren KDa irabazi!Beste urrats batean, Armelle etaMathilde euskara irakasleekinlandurik, Herri Urratseko bideomuntaketan parte hartu...

Irakurri segida

3595. zbk

Gure Hitza | 2021/05/27

Gerla deklarazioa

Peio Jorajuria

Sententzia erori da, idor, gogor, krudel.Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntzagutxituen legea bere parte nagusieneanhautsi du. Apirilean Legebiltzarreko parlamentarioengehiengoaren sustenguarekinhizkuntza gutxituen aldeko legea, Paul Molacbretoi diputatuak eramana, onartua izanzen, besteak beste murgiltze edo imertsiosistema lehen aldikoz ikastetxe guzietaneskubidezkoa bilakaraziz. Gertakari historikoa,han eta hemen idatzia izan zen bezala,jende eta instituzio asko loriaturik utziz. Bai,baina aski laster gobernuari lotutako 60 batdiputatu zentristek helegitea pausatu zutenKonstituzio Kontseiluan, azpiz Jean-MichelBlanquer hezkuntza ministroak bultzaturik,hain segur Macron presidentearen baimenarekin.Helegite horrek legearen artikuluberezi bat zuen jomugan, herriek eskolaklaguntzeari buruzkoa.

Konstituzio Kontseiluak, joan den ostiralean,artikulu hori ontzat eman du. Berri ona. Bainabere baitarik beste artikuluak ere ikertuditu, eta murgiltze sistema bereziki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016