Gogoa hazi | 2021eko Maiatzaren 27a
Beldurra ari du!
Johanes Bordazahar
1819an, Ozeano Barearen*erdian, bale ume baten ihizianari ziren hamazazpi itsasmutilek,ikusi zuten bale-amak, amorruz,beren ontzi nagusia atakatzen,arrailtzen eta uzkailtzen. Ontziaitsasperatu aitzin, tarrapatan,hiru txalupetan banatu zirengizonak, ahal bezain bat janedankargatuz, nabigatzekobehar zuten tresneria beraiekineramanez. Hor zeuden itsasoerdian galduak Txileko lurretatik3.000 miliatan (milia = 1852m), beren gain, nehork ezinsalbatu. Nola atera kinkalazgarri hortarik?... Hau izanzen delako Essex baleontziarenhondoratzearen drama.
Itsasoan bezala lehorrean,Covid-19 izurritearekin guere gertatzen gira bestelakoegoera larri batean. Birus arrotzmaltzurrarengatik. Eri izatearenbeldurra, kutsatzearena,heriotzarena, eta emekiemeki datorren ekonomiarenkolapsoarena, langabeziarena,biharamun dudakorrarena.Beldurra atergabeko euriarenarima busti eta hotza bezala aridu.
Nahiz beldurra maisu ona izan,arriskua non den erakustenbaitauku, maiz kontseilari txarrazaigu. Beldurrak hautu tzarrakhartzera bultzatzen gaituelako.Ezagutu ditugu gaztarokobeldurrak, geroztik garaituditugunak. Ez dugu gehiagoohe azpira begiratzen, etzanaitzin, mamuen beldurrez.Xiberora joatean lur ikara batezetxea buruaren gainera erorikozaigunik ez dugu pentsatzenere. Maiz beldurrak, haurrenakbezala helduenak, iturri beradauka: kontaketa. Kontaketakirudimena pizten du. Ipuinistorioetanbezala, haurrarenirudimena aberatsago etabeldurra handiago.
Anartean, itsasoan, gure hirutxalupak noraezean zeuden.Hiru aterabide zauzkaten.Hurbilena, errexena,Marquesas* Ugarteetaraheltzea, 1100 itsas miliatan.Baina bi ontziolarik bazakiten,lagunek kondaturik, ugartehortako jendea kanibala zela.Ez zuten nahi zerrieri bezalalabana lepotik sar ziezaietenedo bizirik erreak izan zitezen.Beste hautua Hawai zuten.Baina zikloien sasoina zen.Itsasturi bezala bazakiten tifoibatek hartuz geroz, itsasokouhain eta haize zirimolekirentsiko zituztela.Azken hautua, luzeena, idurizseguruena ere, Txilera itzultzeazuten; oxala aldeko haizeeketa korronteek bultza zitzatela!Kasu honetan, ez zuten urrundikere aski janari bi-hiru hilabeteitsasoan irauteko.Hor zituzten aitzinean hirumamuak: gizajaleak, tormentaeta gosetea. Hiru beldur horietanzeinek izanen zuen bada indarrikhandiena? Kanibalenak, jakina!Gero zikloiarenak! Azkenikgosetearenak. Honek ez zietenbeldur handirik eragiten, ezzuten ezagutzen eta ez zitzaienhain krudela iduritzen. Berazazken aterabide hau zutenhautatu.
Agintean direnek eta haienmutilek badakite beldurraerabiltzen jendea nahitaragidatzeko. Pandemiarenzaurgarritasuna estakurutzathartuz, beldurren hautsakharrotzen dauzkigute: milamehatxuz inguratuak omengaude, txinatarrena, berotegiengas efektua, salafistak,etorkinak, terrorismo islamikoa,"black blocs" delakoak, gerlazibilarena orain eta litaniaguzia... Jende onari jakinarazizerabaki egokienak hartzendituztela arriskueri aurre egiteko.Bistan dena etsaia zenbat etabeldurgarriago, garaipenahainbat eta ospetsuago zaiela.Jende ardiak burua apaldu etasegi dezala. "Lelo lelo, betikolelo, gutan fidatu ta...."Bi hilabete eta erdi berantago"Le dauphin" itsasontziaktxalupa bakar bat salbatuzuelarik, hamazazpietarik zortzibaizik ez zituzten doi-doia bizirikaurkitu. Anartean ekaitzekinarrosirik, txalupekin bateragaldu ziren andana bat. Gosez,egarriz, eritasunez eta akidurazhil ziren bost lagunen gorpuakjan zituzten. Gazteena hilbehar izan zuten, berak kanibalbihozgabeak bihurtuz.
Ustezko gizajaleen beldurragainditu balute hain segurMarquesas ugarteetara heldukoziren makur handirik gabe.Baina kanibalen istorioa aintzathartu zuten. Gogoan iltzatuzutena, kontaketa xoil bateksarrarazi ziotena. Azkenean,bide seguruena, txarrenagertatu zitzaien.Usteak ustel! Fantasmarifantasma, gauden guregain, mesfidatuz beren bideseguruenetik, zainduenetik,hetsienetik gidatu nahi gaituztenpolitikoez eta haien mutilez!Ez gaitezen, zapataginarengatua bezala, kearen beldurrezsaltoan suan sar!
Barea*: Pacifique... MarquesasUgarteak: Àƒ'Žles Marquises










