Herriz Herri - Donaixti-Ibarre (NB) | 2022ko Azaroaren 10a

Dolu

Zahartu gabe, egun zenbait barne zendu dira bi herritar.

Lehenik, Marie-Josée Urruti Hargindegikoa, 67 urtetan. Ofizioz idazkaria zen etaherritarrentzat lan egin du herriko idazkaritza hartu zuenean, hastapenean Hoztakoa ere eginez. Nortasun handiko emaztea zen Mari-Jo, edozertarako apailatzaile eta zuzendari paregabea, San Mixel Garikoitz pastorala eman zenean ere harek nehork baino gehiago eman zion beretik, hau baizik ez aipatzeko...

Gero, 65 urtetan Mixel Abournague Gartziategikoaren aldi izan da. Bere aita zurgina izanki, beharbada gogoz-kontra hartu zukeen lanbide hau haren segida hartzeko izanagatik hortarako nahiko jite eta jakintza. Pilota jokoa zuen Mixelek gogo eta gorputzean, pilotari handia izanen zen hari eman baziokeen bere indar eta kemena gaztaroan.

Bi familiekin gaude elkartasunez eta atxikimenduz.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3664. zbk

Gure Hitza | 2022/11/10

PILOTA, EUSKAL JOKOA

Jean-Louis Harignordoquy

Ezagunak dira Barkoxeko Attuli kantu egilearen Pilotarien Biltzarra eta Etxahun Irurik moldatu bertze zonbait kantu. Halaber, Odolaren Mintzoa liburuan behin baino gehiagotan irakurtuak dituzkegu Pilota, Euskal Jokoa Xalbador zenaren hamalau bertsu miresgarriak, Urepeleko ezker paretako atarian agerian emanak. Bertsu hauetatik zonbait Erramun Martikorenak bere ahots ederrarekin aspaldian ezagutaraziak ditu Euskal Herri guzian eta euskal diasporan. Geroztik, Patrick Oçafrain pilotari gazterik zenduak Mixel bere anaiarekin kantatuz grabatu zituen, halaber Michel Etcheverry heletarrak. Azkenik argitaratu CD batean, Pantxoa Carrere kantariak Xabier Euzkitze bertsulariarekin bertze doinu batean kantatzen dituzte. Bertsu saila honela bururatzen da:

Gauza ezaguna da bizian iraupen

kirolak herri bati diola emaiten;

pilota maiteari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016