Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2022ko Azaroaren 10a
Konferentzia -Lurramara autobusez
Konferentzia
Fabrika Arte Galeria eta Euskal Herriko Unibertsitate Popularrak azaroaren 12an (17:00), Herriko Etxean konferentzia antolatzen dute. Atzoko eta gaurko berinaren inguruan, memoriaren su lanaren artea azaldua izanen da. Alain Guillot berina-artista, Joëlle Rolland arkeologian doktorea, zelta garaian berina apainketan espezialista eta Eneko Hiriart arkeologo eta ikertzaile numismatikoa hor izanen dira.
Lurramara autobusez
Azaroaren 11n, Lurramako zikiro gaualdiaz untsa gozatzeko, barnealdetik bi autobus ibilbide proposatuak dira. Bat Larzabaletik abiatuko da (17:30), Jai-Alaian geldituko da (17:45). Txartelak 10€tan, aitzinetik erosgai edo autobusean berean (tokien arabera). Xehetasunentzat www.lurrama.org.











