Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Azaroaren 10a

Hazilaren 11 - Jostatzeko gomita

Hazilaren 11

Hazilaren 11ko armistizio ospatzearen karietara, meza bat emana izanen da (11:00), ondotik lore pausatzea hilen oroitarrian eta aperitifa Bil Toki gelan.

Jostatzeko gomita

Eguberriz zertaz jostatzen ahal den azaltzeko, "Ascain en Jeux"-k bertze inguruko jolas elkarteekin batera hitzordua ematen du, hazilaren 19an, larunbatez (13:00-23:00), Bil Toki gelan. Harat

hurbilduko denak jostatzeko hauta franko ukanen du. Haur eta helduentzako zozketetan jokoak irabazteko parada izanen da, mahai jokoetan nola jostatzen den ikasteko mahaiak izanen dira, Rubik'sCube tailerra, Pista Jokoa. Zer jan eta edan ere izanen da. Mahai jokoetan jostatzeko edoberriak ezagutu nahi dituztenak ongi etorriak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3664. zbk

Gure Hitza | 2022/11/10

PILOTA, EUSKAL JOKOA

Jean-Louis Harignordoquy

Ezagunak dira Barkoxeko Attuli kantu egilearen Pilotarien Biltzarra eta Etxahun Irurik moldatu bertze zonbait kantu. Halaber, Odolaren Mintzoa liburuan behin baino gehiagotan irakurtuak dituzkegu Pilota, Euskal Jokoa Xalbador zenaren hamalau bertsu miresgarriak, Urepeleko ezker paretako atarian agerian emanak. Bertsu hauetatik zonbait Erramun Martikorenak bere ahots ederrarekin aspaldian ezagutaraziak ditu Euskal Herri guzian eta euskal diasporan. Geroztik, Patrick Oçafrain pilotari gazterik zenduak Mixel bere anaiarekin kantatuz grabatu zituen, halaber Michel Etcheverry heletarrak. Azkenik argitaratu CD batean, Pantxoa Carrere kantariak Xabier Euzkitze bertsulariarekin bertze doinu batean kantatzen dituzte. Bertsu saila honela bururatzen da:

Gauza ezaguna da bizian iraupen

kirolak herri bati diola emaiten;

pilota maiteari...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016