Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Martxoaren 18a

Hazparne

Hazparne

Hauteskundeak Dudarik gabekoa izan da hazpandarren hautua; lehen itzulian eta airez-aire Isabelle Pargadek eraman zerrendak lortu du gehiengo handia. Huna zenbakiak: Bozka dezakeen jendearen %62,74ak eman du boza, erran nahi baita 3.368 pertsona: 1.805 boz bildu ditu Isabelle Pargaden zerrendak: %54,56. 1.176 boz bildu ditu Beñat Inchausperen zerrendak: %35,35. 327 boz bildu ditu Kristian Etchettoren zerrendak: %9,89. Beraz ez da berriz bozkatzerik Hazparnen. Ondoko egunetan ikusiko da zonbat eta zoin hautetsik eramanen dituen herriko aferak. Zer EZ dugu eginen Usaian ez bezala, ondoko egunetan zer ez dugun eginen erran daiteke... zer eginen dugun ez baitakigu! Gisa hortan mediatekan den erakusketa ez da ikusgai izanen eta hari datxikola egin beharra zen gogoeta ere ez da iraganen. Ikastolak eta lizeoek ateak ideki beharrak zituzten baina ez dituzte eginen, mementoan bederen. Primadera heldu dela eta, haurrak eskolan utzi eta, soineko berrien erosterat joanen zineztela pentsatu bazinuten, ez da posible izanen! Lagunekin edo familiarekin ostatuan elkartzekoak bazinezten, hau ere ez duzue eginen. Zineman gostuko film bat ikusiko zinutela pentsatua bazinuten: tirrit!! Aldiz jaten segituko dugu, pipatzen eta menturaz kaseta irakurtzen. Ezantza ere ukanen dugu, beraz autoz promenatzen ahalko gira. Eta bistan dena, denbora ederra baldin bada, mendian kurritzen ahalko gira, ez baita hori kentzen ahal daukun birusik!! Edo, azpiko argazkiak erakusten duen gisarat, brikolatzen aritu behar da etxean! Hor agertzen den tresna, Hazparneko baratze batean erakutsia da: pedalatuz airatzen den hegazkin-txirrindula!! Ezantzarik ez delarik gehiago izanen erabiltzeko gisakoa menturaz!!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016