Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Ukrainako haurren sustenguz

Aima humanitario elkartearen laguntzarekin, Misja Medyczna fundazioak uztailean kamioi erremorkaduna medikuntza materialarekin Ukrainera eraman zuen. Kamioia eta gidariaren fresak ordainduak izan ziren, aldiz 3.500€ kostatu den bide gastuentzat dirutza atzeman behar da.

Horretarako urtarrilaren 13an, larunbatarekin (19:00), kontzertua elizan antolatua da. Orain Bat, Hiruri, Magali Zubillaga, Daniel Rousseau eta Daniel Crouspeyrek parte hartuko dute, ukrainar artistak lagun ukanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Irailaren 21a

In Vino Fabula

Mahastiak eta arnoa... Koldo Amestoy kontalariak, irailaren 29an (19:00), herriko mediatekan eskainiko duen ikusgarria da. Arnoaren munduari buruzko istorio, anekdota eta kondairak batzen dituen obra, arno on baten gisakoa, narrazio eskuzabal eta egituratua.

Ikuskizunetik landa, arno dastaketa tailerra izanen da, Le Sang des Vignes, Bidarteko soto-zainak eskainiko duena.

Tokiak atxikitzeko: toki-toki@bidart.fr edo 09-51-29-81-22.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a

Ganer huste

Uhabia ikastolak antolaturik, ekainaren 4an ganer hustea Zirlinga aparkalekuan iraganen da (8:00-18:00). Mahai bat atxiki nahi duenak 06-24-93-30-48 deitu behar du. Erosketak egiteko edozeinek ongi etorria ukanen du, bildu dirua Integrazio Batzordearen alde izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a

So egin ikusgarria

Zarena Zarelako dantza konpainiak "So egin" azken obra lehen aldikoz Bidarteko Kirolak ezker paretan emanen du, apirilaren 1ean Uhabia ikastola da antolatzailea. Aitzin (19:00) jan-edariak proposatuak dira eta ondotik ikusgarria emana izanen da (20:30).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Eskoletako jantokien inguruko eztabaida

Urtarrilaren 28an, larunbatean, Jean Jaccachoury eskolan (10:00-12:00), Bizi! eta Hitza Hitz begirale ekologistek, "Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka!" eztabaida antolatzen dute.

Mahai-inguruan hizlari nagusiak: Isabelle Pargade Hazparneko auzapeza, laborantza eta elikaduren Euskal Elkargoko presidenteordea, Christelle Laborde Bidarteko Haurtzaro eta Gazteria saileko arduraduna eta Hélène Labrosse Lekorneko jantegiaren aldaketan partaide den burasoa, izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

Etorkinentzat gunea

Duela urteak Baigorrin eta ondotik Baionan etorkinak errezebituak izan ziren, aldi huntan Bidarteko herria prest agertu da. Herriko udako haurren egoitza batean egonen dira, Herriko Etxeak otsailaren 20a arte baimena eman du, aho batez kontseilu guziak bozkatu duena.

Estatuak du galde hori egina, etorriko diren 50 bat pertsona horiek Calais eskualdetik heldu dira, Harrera eta Orientazio Zentroa (CAO) deitu planaren baitan sartzen da. Atherbea sozial ekintzaren zentroa pertsona horietaz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016