Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Maiatzaren 30ean (17:00), Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xabat Illarregi eta Maddi Ane Txoperena bertsulariak herriko elizan izanen dira. Gai emailea Aimar Karrika ukanen dute. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Azaroaren 29 eta 30ean, larunbat eta igandez, arbolaren besta ospatuko da (10:00-17:30) herrian. Bertan, tokiko arbola, fruitu ondo eta landare ekoizleen merkatua aurkituko dira. Egitarauan tailerrak, mintzaldiak, antzerkia, jokoak, sukaldaritza, eta jatekoa. Sarrera urririk izanen da, euria balitz frontoian eginen litzateke. Egitarau zehatza
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a Azaroaren 22 eta 23an ostiral eta larunbatez, arbolaren besta ospatuko da herri barnean. Ostiralean, bioaniztasunaz ari diren tokiko elkarteekin mahain ingurua eginen da (17:00), zintzur bustitzea (19:00) eta sagarraren inguruko mintzaldia (20:30). Biharamunean, "Nor dabil basoan?" familiendako jarduera (10:00), "Birakalore" gorputz-txotxongilo ibiltaria (11:00), saskigintza tailerra (12:00), "Boti au coeur de la nature" filma (12:00), pintura begetalen tailerra (14:00), arbolen...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Arbolaren besta
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Biriatuko besten karietara, azaroaren 9an larunbat arratsean, herriko plazan Kode, RTZ, Bad Sound eta DJ Brooklyn taldeen kontzertuak iraganen dira. Euskarazko eta ingelesezko kantuak izanen dira.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Urriaren 12an hasi eta 19an bururatuko da elikadura buruaskitasun zikloa herrian. Oraindik bi ekimen gelditzen dira, bata urriaren 18an (20:00-22:00), "abelhazkuntza, aberea eta arbola: geroaz beteriko aliantza" gaiari buruzko hitzaldia Geneviève Michon-en eskutik, Elkartea gelan. Bigarrena urriaren 19an iraganen da (11:00-17:00), "trantsizio ekologikoa, elikadura buruaskitasuna: nola segitu elkarlanean gure xoldo bidasoa bizi eremuan?" bilkura parte hartzailea gomitatuentzat Bakea...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Apirilaren 6an larunbatarekin (17:00), Biriatuko ikastolaren alde bertso saioa antolatua izanen da. Bertan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Maddi-Ane Txoperena, Julio Soto bertsolari ospetsuak eta Aimar Karrika gai emailea izanen dira. Bukatu eta, pintxo potea izanen da. Haurrentzat salbu, sartzeak 12€ kostako du. Xoldon eta Xaia ostatuetan tokia erreserba daiteke, edo 06-88-76-99-07 mezua Whatsappera bidaliz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016