Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
2011n, Peio Cachenaut-k "Xora" euskarazko filma sortu züen gurekin. Geroztik bi urte oroz Hebentik alkarteak bere zinemaldittoa egiten dü arte mündüa ikusi nahian... hebentik. Arantzazuko apostolüak Euskal Herrian, Langileak Sochaux-ko fabriketan, Afrika, Amerika, beti bada kültüraren ezabatzeko arrazua, eta beti horri bürüz, sortzeko harra eta beharra!
Abentüaren 7tik 13ra, Hebentik alkarteak "kulturak ezabatzea eta erresistentzia" gaiaren üngürüan film emanaldia...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Kantatzea maite düen 20 pertsona txerkatzen dütügü, azken 50 urteetako pastoral kantore zonbait lantzeko, 10 hilabetez. Claudine Arhancet kantore eramailearekin, errepikak azaroren 13tik goiti hasiko dira, asteazken bat bien gain. Lehen emanaldia 2025eko ürrietan Berritzarren bestan emanen da. Izen emaitea azaroaren 8a aitzin, 07-52-03-65-16 edo bberritza@gmail.com.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Urriaren 27an igandearekin, "Zuberoaren historiako pasarte garrantzitsuak eta bere egitura instituzionalak, Mauleko gaztelua eta Matalaz" gaien inguruan antolatuko da bisita gidatua. 1789ko Iraultza aitzin, Mauleko gaztelu gotorra zen gobernadorearen soldaduen egoitza bai eta Lextarreko justizia kortearen presondegia eta auzitegi kriminala izanen dira aipagai. Gaztelua eta merkatu lekua bisitatuko dira eta gobernadorearen eremuak ikusiko. Lextarreko plazan zuberotarren biltzar eta auzitegi...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Jokü Olinpikoak Parisen, hitz jokü xiberolinpikoak Maulen.
Lau koblatleta, Beñat Larrori, hau bero beroa, bihar berak hontu Ligetx pastorala Gameren estreinatuko beita, Xan Alkhat, biharko koblatleten trebatzailea, Johaine Sarraillet, mendi bizikletan bezain laket hitzekin pedalkan, Joanes Etxebarria, gure hitzen hartza. Eta gei emaile haize epailea hebenko eta Hebentik. Gure alkarteak 14 urte hontan koblaka xokoñi bat zaintzen beitü Lextarreko Plaxot hontan, Kanta Lextarre...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Uztailaren 26, 27 eta 28an, ostiraletik igandera iraganen dira herriko bestak Zinkan. Lehen egunean (22:00), estilo desberdinetako kontzertuak iraganen dira, Pisoo eta OPH raplariekin, ondotik Karma rock taldearekin eta azkenik DJ Stiff-ekin. Larunbatean (11:00), bertso potea iraganen da Irantzu Idoate, Ramuntxo Christy eta Johaine Sarrallet-ekin, ondotik presoen aldeko bertso bazkaria (13:00), arratsean (19:00) Usina: pintxo/ogitarteko/musika, kontzertuekin finitu aitzin (22:00): RTZ...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Àƒ'œztailaren 27an, Koblaka Zuberoko bertsolarien alkarteak, besten kari, bertso poteo alegeratürik (12:00) eta ondotik Zinkan bertso bazkaria (13:00) antolatzen dü. Hor izanen dira Irantzu Idoate, Johañe Sarraillet eta Ramuntxo Christy.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016