Kostaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Zubia zerratua

Hendaiako mugan, zubi xaharra, oinezko eta txirrindulariek baliatzen ahal zutena, zerratu dute lanjerarengatik, oharturik muntadura batzu arrunt higatuak direla, herdoilak ere janak.

Kostaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Ehun oilaxko jan dituzte

Pazko biharamunean, besta zuten usaian bezala Ziburuko Mariñela auzoaldean. Xarmanki joan da burutik buru. Mariñelak danborradak airostu ditu bazterrak eta Ziburu Euskaldun taldeak kantu parrasta bat xaramelatu bazkal aitzin.

Kostaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Eskailer berri bat Hendaian

Hendaian, bada igogailu bat geltokiko auzoaldea eta badiaren bazterrez-bazterreko ibilbidearen artean. Jende frango iragaiten da hor gaindi. Artetan gertatzen haatik igogailua panan izaitea.

Kostaldean | 2017ko Apirilaren 20a

Kostaldean

Agian luzaz!

Donibane Lohizune eta Ziburuko portuan, toki ederra dauka La Basquaise itsas-kooperatibak. 48 urtez segidan horko zuzendaria izanik, Robert Sansebastian ziburutarrak hartu du bere erretreta. Gizon baliosa, langilea eta jendekina, biziki ezagutua eta maitatua. Erretreta on eta agian luzaz! Beste ziburutar bat da, Patrick Emasabal, segida hartu duena. Ez da toki arrotzerat heldu, aspaldian badaki etxe hortako berri....

Kostaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Kasik udan bezala!

Erramu eguna ez da usu ikusi aurten bezen goxo eta iguzkitsu! Denetan bazen ainitz jende harat eta hunat ibilki eta gaitzeko giro laketa!

Kostaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Antzerki eta beste

Ziburun, Piarres-Larzabal kolegioan beti bada mugimendu frango, usaiako ikasketak bixtan da bainan besterik ere ba... Hala nola 4.eko klasetan direnentzat muntatua izan den antzerki tailer bat, Txomin Héguy artixtarekin egonik eta "Azken itzulia" antzerkia ikusirik.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016