Kostaldean | 2021eko Apirilaren 08a

Zigarretarik ez hondartzan?

Anitz tokitan, eta bereziki barne gehienetan,debekatua da, aspaldixkoan gainerat,zigarreta baten erretzea. Kanpoan, haizuhaatik. Bainan kanpo askotan ere gero eta gehiago badira debekuak.Donibane Lohizunen, herriko kontseiluabildu delarik joan den egunean, IsabelleTinaud-Nouvian zinegotziak eskatudu zigarretarik ez gehiago haizu izaiteahondartza handian. Batzuk irriño batekinhartu badute ere proposamen hori,denak ados azkenean gai...

Kostaldean | 2021eko Apirilaren 08a

Ehun urte

Donibane Lohizuneko xahar-etxe bateanpentsuner batek bete ditu ehun urte. Deitzenda Albert Laugier eta frango pixkor daoraino. Luzaz SNCF etxe handian arizanalanean. Bestaño bat pollita eskainia izanzaio, bere ondoan zituela bere bi alabak etafamilia guzia.


...

Kostaldean | 2021eko Apirilaren 08a

Ederki enganatuak!

Ziburuko senar-emazte xahar batzuk ezdute aise ahantziko zer gertatu zaioten joanden egunean. Ezagutzen ez zuten emaztebatek deitu ditu telefonoz. Biziki polliki etabiziki goxoki mintzo zen, laguntza ttipi batgaldetzen zuela. Emazteak eman telefonozenbaki bat deitu behar zuten eta gero isilisilaigurikatu. Gisa hortan jukutria txar batenbitartez mila euro kenduak izan zaizkiote.Berak ohartu gabean Liberia herrialderatdeitua zuten eta zonbait orenez...

Kostaldean | 2021eko Apirilaren 08a

Kaxkaroten ibilaldiak

Ziburun, bi oinezko ibilaldi muntatuak dirafamilientzat, Kaskaroten ibilaldiak. Battoaste huntan, ja iragana lerro hauk agertzean,bestea heldu den asteartean, apirilak 13,arratsaldeko 2etarik goiti, Lannes plazatikabiatuz eta bi kilometro eta erdiko itzuli bateginez herrian gaindi.


...

Kostaldean | 2021eko Apirilaren 01a

Agur bat Hendaiari

Batere funtsik gabe eta arrunt ustegabean eskuratu dugu olerkihau duela hogoita-zonbait urte idatzia Hendaia biziki maite zuen(eta duen) norbaitek. Xori ttipi pollit batek beharri xilorat errandaukunaren arabera, ez omen da oraino nihun agertua, galdua edogordea bezala egonik luzaz eta luzaz beste idazki batzuen artean.Bat-batean berriz agertua beraz eta iduritu zauku eskaintzen ahalginuela gure irakurleeri. Kantatzen ere ahal da, aire bat bainogehiago asurtiak...

Kostaldean | 2021eko Apirilaren 01a

Garbiketa ederra Hendaian

Hendaian, Herriko Etxea sustatzaile, Euskal-Itasas-Bazterra elkartea partaide kartsu,udaberria agurtuz denbora berean, gaitzekogarbiketa egin da Abbadiako alde hortarikXingudi bazter hortaraino. Hiruetan hogeibat lagun, gizon eta emazte, gazte eta ez haingazte, denak borondate on berarekin arizan dirakarraskan urean ziren zikin eta hondarkinakbil eta bil. Gaitzeko tornuak bildu dituzte, harrigarria ere baita! Eta mota guzietarik,xehe ala larri!...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016