Kostaldean | 2020eko Abenduaren 03a

Elkartasun urrats baliosak

Sasoin huntan dira gehienikegiten bilketak, elikagai edojanari bilketak bereziki, gisa hartakoelkarteak antolatzaile etakudeatzaile, behartsuen laguntzeko,jakinaren gainean behatsu horietarik gero eta gehiagobadirela. Frangotan saltegihandien aitzinean egiten dira,heietan ibiltzen direnek hanberean erakuts dezaten berenbihotz ona.


...

Kostaldean | 2020eko Abenduaren 03a

Lur peza ederra

Donibane Lohizunen, Ahetzeratburuz doan errebidearenbazterrean,gaitzeko lur pezabat bada salgai ezarria, orotarat18 hektara. Herri Berri abertzaletaldeak dei egiten dioteHerriko Etxeari eta Euskal Ekargoarilur hortaz jabe diten, salbuhan berean den etxeaz.


...

Kostaldean | 2020eko Abenduaren 03a

Bidarrai

Heriotze

Joan den ortzegunarratsaldean ehortzia izan dagure herrian Jean-Michel Forgues46 urteko gaztea. Hauginuen Onddoeneko Janinezenaren seme ttipia (oroit giraduela bost urte eterdi zenduzela Janine eta Bidarrain hilobiratuaizan zela). Baionan bizizen Jean-Michel. Jakin dugunaz,eroriko bat eginik, Baionakoospitalera altxatua izanda eta han da zendu. Dominiqueamak bai eta ahaidegoakonart ditzatela gure...

Kostaldean | 2020eko Azaroaren 26a

Lehengo kortsario famatuak gogoan

Kortsario frango izana delagure Iparralde huntan, joanden astean aipatua duguCoursic, Hendaian sortua etaguziz famatua izana. Besteizen bat ere berehala helduzauku gogorat, Pellot. Egiaerran hau urte guziz aipatzendugu Bixintxo bestak izaitearekinHendaian. Urte guzizberriz jiten baita bere sorterrirat.Itsasoz bistan da Kanetakoporturaino, gero oinez HerrikoEtxeraino. Ez da segur bakarrikizaiten! Eskoletako haurrakhan...

Kostaldean | 2020eko Azaroaren 26a

Droga tornu pollita

Biriatuko mugazubitik hurbil,autobidean, Hendaiakoguardek geldiarazi dute Espainiabeheretik heldu zen kamioibat eta barnean atxeman 130kilo Indietako kalamua deitzenden drogatik. KamioizainaBaionarat ereman dute eta presoaltxatu.


...

Kostaldean | 2020eko Azaroaren 26a

Ez da ahantzi behar

Odola eskas-eta ospitale etaartategietan, ez da ahantzi beharbi odol biltze badirela astehuntan Donibane Lohizunen,bi egunez segidan, ortzeguneaneta ortziralean, biak tenisguneestali xaharrean, biakarratsaldeko 3etarik 7ak artean.Aldiaren segurtatzeko deituinternetez mon-rdv-dondesang.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016