Kostaldean | 2020eko Urriaren 01a
Hendaiako portuan denak harrituakdaude denek edo kasikdenek untsa ezagutzen zutengizon bat falta baita bulta huntan.Gizon hori, Roger Huste,74 urte, Pauen bizi egonaldi frango Hendaian eginez, bereuntziarekin itsasorat joana irailaren17an eta geroztik nehorkez haren berririk. Bera itsasturitrebea izanki usu itsasorat ateratzenzena. Untzia ere nihun ezageri, baditake nunbait hondatuditakeen bainan nun ote?
Kostaldean | 2020eko Urriaren 01a
Ziburun, Aristide-Briant eskola,zonbait denbora zerratua egonikhiru haurrek bildua zutelakotzdenek gogoan dugun gaitz hori,berriz ideki da garbiketa on batenondotik. Haurrak berriz han berazsalbu, zonbait egunez, gaitzakjoak zituen heiek.
Kostaldean | 2020eko Urriaren 01a
Hendaian, Orio auzoaldekojende andana batek azkar salatudu Sagec etxeak hango kaskobatean eraiki nahi duen etxegunea,permisa berrikitan ukanaduen proiektu bat. Orotarat balitazke85 bizitegi eta lau saltegi.Etxegune horren izena, ItsasTalaia, bainan iduriz "talaia"hori emana "atalaia" ezartzekopartez. Kontra direnek diote gaitzekotoki ederra fundituko delaeta bestalde gauzak orain arteez direla batere legez-lege eginakizan.
Kostaldean | 2020eko Urriaren 01a
Hendaian, herriko kontseiluanberriz aipatu dute Kanetakopasabidea, aspaldian eztabaidabidedena. Gehiengoak onartudu proiektua aldatua izanaeta denen buru, hastean, ustezuten baino aise gehiago gostakodena. 800.000 euro alabainan,duela bost urte bainobi aldiz gehiago. Europa-mailatikjin beharra da laguntza pizkorra(320.000 euro) eta bestelaguntza askoren mentura erebaditake. Obrak egin-eta badiarenhegiz-hegi burutik buru itzuliaegiten ahalko dute...
Kostaldean | 2020eko Irailaren 24a
Donibane Lohizunen, liburubat biziki ederra agertu da LaGeste argitaletxean, Jakintzaelkartea eragile, idazle multxobat partzuer eta Monique Beristainkudeatzaile, gaia izankiAkotze auzoaldea. Liburu ederraitxuraz, argazki anitzekin, etaederragoa oraino gisa hartakomamia baitauka. Akotze da Donibanekoauzoalde xaharrena,hamabigarren mendekotzat bazirenhor etxeak, orain hiribarneadeitzen dugun eskualdeadena errepira...
Kostaldean | 2020eko Irailaren 24a
Hein batean joan dira OndarearenEgunak, egitaraua arindubehar izan bada ere koronabirusdelakoarengatik. Egitarauaarindu eta hitzordu gehienetanjende gutiago hartu, hunenbestebaino gehiago ez baitzenbehar. Bisitaldi askok ukan dutehalere arrakasta pollita. Eta Jakintzaelkarteak igande goizeanegitekoa zuen itzulia ez da gibelatuabaizik, beste noizbait eginenda egun hobeak jitearekin.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016