Kostaldean | 2019ko Apirilaren 18a

Hendaian, auzapezaren inguruan

Hendaian, bilkura berezi bat izan da udaletxean ohoratzeko herriko langile parrasta bat, batzu lanaren ohorezko medaila ardietsi dutelakotz eta beste batzu erretretarat joan direlakotz.

Kostaldean | 2019ko Apirilaren 18a

Ziburun, nor zen Josef Abeberri?

Elkar argitaletxeak plazaratu du liburu bat Ziburuko Maitenia jatetxean aurkeztua izan dena joan den egunean: "Josef Abeberriren patu tragikoa".

Kostaldean | 2019ko Apirilaren 04a

Eusko-Ikaskuntza Donibane Lohizunen

Euskal-Herri guzian ezagutua da Eusko-Ikaskuntza eta denek badakigu sail baliosa deramala biziki artoski. Bere ehun urteak jaz beteak ditu bainan beti gazte dago eta gainerat gaztetzen ari da ezen azken urte hauetan aldaketak izan dira Iparraldeko buruzagitzan eta arras gazteak diren zonbait lagun sartu dira, Artetik erraiteko, Eusko-Ikaskuntzan ez dute parekotasunaren axola mikorik, kudeatzaileetan bada orai gizon baino emazte gehiago! Hola segituz gizon batzu kexatuko dira beharbada bainan...

Kostaldean | 2019ko Martxoaren 28a

Jakintza beti ari lan eta lan

Ziburun, joan den larunbatean iragan da, Bordagain dorrean, Jakintza elkartearen biltzar nagusia. Ez goizean haatik usaian bezala bainan aratsalde apalean. Jendea berdin bildu da haatik, tenore kanbiatze horrek ez bide du nehor gibelarazi. Elkartea osagarri onean da. Kideak baditu lau ehunez goiti. Jaz, bere aldizkaria agertu du lau aldiz eta bost liburu plazaratu ditu, azkenik batto, osoki elebiduna, zointan kondatua baita nola Pierre apeza, alemaneri iheska, Euskal- Herrian gaindi joan zen...

Kostaldean | 2019ko Martxoaren 21a

Kostaldean

Gogoeta-talde bat Donibanen

Donibane Lohizunen, biziki ezagutua da Manuel De Lara, herriko kontseiluan sartua duela bost urte, Peiuko Duhart auzapezak bere ganat bildurik. Ezagutua ere Donibanetik kanpo ezen zonbait urtez kudeatu du mugimendu bat itsasoari lotu sail askoren garapenaz arduratzen dena Akitanian eta Euskadin. Horra nun jakinarazi duen gogoetatalde bat muntatzen duela heldu den urtean beharrak diren herriko bozeri buruz. Gogoeta eta ikerketa batzu sustatuz eta...

Kostaldean | 2019ko Martxoaren 14a

Ihauteria alegera Hendaian

Aroa ere alde, denbora eztia alabainan, ez bada ere iguzkia biziki agertu, ihauteria alegera izan da joan den larunbatean Hendaian. Gazte eta ez hain gazte jende mozorrotu frango. Hartza denen aitzinean. Mamu batzu untsa itsusiak harat eta hunat ibilki bainan nehor biziki iziarazi gabe! Dantzariak erne, musikariak ere ba. Karro batzu aski ederki prestatuak. Hala nola Zarpai Banda elkartearena. Hunek nahi ukan ditu ohoratu Kintoa eta eskualde hartako ekoizpenak. Hango urdeak beraz eta hango...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016