Azalekoa | 2017ko Uztailaren 13a

IKAS zerbitzuaren eskaintza berri paregabea

P.J.

Jaki Elkano, ikasmaterial berria aurkezten ari, sahetsean daukala EEPko Mathieu Bergé
Jaki%20Elkano_%20ikasmaterial%20berria%20aurkezten%20ari_%20sahetsean%20daukala%20EEPko%20Mathieu%20Berge

Uztaritzen kokatua den Ikas pedagogia zerbitzua 20 urte honetan ari da euskarazko ikasmateriala sortzen eta argitaratzen ikasle eta irakasleentzat. Ikastresna horiek garaiari egokituz. Eta gaur badakigu euskarriek teknologia berriei bereziki egokituak izan behar dutela.

Uztaritzen kokatua den Ikas pedagogia zerbitzua 20 urte honetan ari da euskarazko ikasmateriala sortzen eta argitaratzen ikasle eta irakasleentzat. Ikastresna horiek garaiari egokituz. Eta gaur badakigu euskarriek teknologia berriei bereziki egokituak izan behar dutela. Uda hastapen honetan, eskaintza berri batekin datorkigu Ikas. Ikasleek oporretan balin badituzte gogo-bihotzak, jakina da iraileko eskola sartzea oraindanik prestatu behar dela. Eta hain zuzen irailean banatuko zaizkie lehen mailako CP edo 1. urteko ikasleei ikastresna berri zenbait, oso baliosak.

Euskararen lantzeko metodoa

Euskal irakaskuntzan ikasle eta irakasle kopuruak goiti ari dira. Lehen mailako 10 ikasletarik 4 murgiltze sisteman edo sail elebidunean dira, erran nahi baita nonbait han 10.000 ikasle eta 350 irakasle, Aines Dufau Ikaseko zuzendariak eman dizkigun zenbakien arabera. Duela lau urte, Seaskak euskararen lantzeko metodo berri baten pentsatzea eta argitaratzea galdegin zion Ikasi, eta hori lehen maila osoarentzat. DesaÀ¯'¬'o horri lotu da Ikas, material hori irakaskuntzako hiru sareentzat (ikastolak, eskola publikoa, eskola pribatua) baliagarri izateko gisan, Hezkunde Nazionalak baimena emanik, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) ere partzuer, honek baitizkio Ikasi gisa horretako lanen À¯'¬'nantzamenduak segurtatzen. Oraingoan, lehen mailako 1. urteko edo CP-ko materiala dute bideratu, urtez urte beste klasetara ere hedatuko den eskaintza, lehen maila osoak ukan dezan ikasmaterial berri hori eskutan.

Ikasmaterial sendo, ederra eta iraunkorra

Argitalpenaz arduratu den Ikaseko Unai Zubeldiak aurkeztu dizkigu tresna berriak, milaka ikasle eta ehunka irakasleren probetxurako pentsatuak. Irailetik harat, CPko ikasle bakoitzak bi eskuliburu ("Euskara 1" izenekoak) eta mini-album bat ("Ana eta gakotsak") ukanen ditu eskutan, irakasleak bere aldetik ukanen dituela gela osorako album bat, fitxategi fotokopiagarri bat, 40 joko-karta eta 27 aÀ¯'¬'xa. Material horren edukiaren ontzen ari izan da berezikiago Jaki Elkano irakaslea (Hazparneko ikastolan zagona eta gaur erretretan dena), hastapen hartan ideien trukaketan lagundu zuela Odile Lacroix Hazparneko ikastolako andereñoak. Pentsatzea gauza bat da, metodoaren baliagarritasuna frogatzea besterik da eta hain zuzen material hori Hazparne eta Uztaritzeko ikastoletan da lehenik esperimentatu. Eta frogak ezin hobeak suertatu dira. Egia da Ikasek ilustratzaile eta graÀ¯'¬'sta talde on bat zaukala ere inguruan, hala nola Marko Armspach marrazkilaria eta ere Maite Gaztelumendi, Clémence Itsaga, Maider Elkano eta Haize Othondo ilustratzaileak. Laster, multimedia materiala ezinbestekoa bilakatua baita gaur, Interneten ere erabilgarri izanen da material hori, pdf moduan, errextasun askorekin lantzeko gisan, molde ludikoan, ikasleak jostatuz duela ikasten, kantuak ere zintzilik ezarririk. Kalitate handiko ikastresnak horiek denak, Euskaltzaindiak euskararen maila gainbegiraturik eta bermea emanik. Datorren urtean, material hori bera zubereraz ere argitaratuko da, Maider Bedaxagarrek apailaturik, Battittu Coyos euskaltzainaren begipean.

Eskaintza paregabea

Denek laudatu digute Ikasek egiten duen eskaintza paregabe hori. "Ekarpen handia, eskerrak lan eder hori eginik" (J-Mixel Etxegarai, Seaska). "Material biziki ederra, euskal irakaskuntzan Ikas zerbitzua eta honen ikastresnak ezinbestekoak zaizkigula" (Marie-Pierre Cohéré, eskola publikoko ikuskaria). Mathieu Bergé EEPko orain arteko lehendakaria ere (azken aldia zuen titulu horrekin agertzen zela prentsaren aitzinean) xoratua utzi du eskaintza berri horrek: "Irakasle ohia naiz, 5 urtez eramanik ildo hori, eta ene haurrak eskola publikoko gela elebidunetatik iragaten dira, badakit beraz beharrak zein handiak diren; EEPren partzuergo emankorraz pozten naiz, guretzat Ikas baita, Euskaltzaindiarekin batera, euskalgintzako eragile (aktore) guziez handi-handia".
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3409. zbk

Ezkontza ederrena emazte itsu bat gizon elkor batekin.

Montaigne

Gure Hitza | 2017/07/13

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016