Egun eta bihar | 2017ko Uztailaren 13a

Egun eta Bihar

J-B D.

Zinez gobernuak joko ederra badauka bere esku! Aspaldian gobernu batek ukan duen ederrena! Nahiz duela bost urte sozialistak ere arrunt azkar ziren, gehiengo polita segurtatua, eta badakizue gero nola egin duten beti beheiti, kasik errekaren zolaraino...

Hogoita-hameka eta esku!

Zinez gobernuak joko ederra badauka bere esku! Aspaldian gobernu batek ukan duen ederrena! Nahiz duela bost urte sozialistak ere arrunt azkar ziren, gehiengo polita segurtatua, eta badakizue gero nola egin duten beti beheiti, kasik errekaren zolaraino... Gaurko egunean nehork ez jakin alderdia zer bilakatuko den... Edouard Philippe gobernuburuak badu haatik gehiengo bat, mintza giten garbiki, sozialistek duela bost urte zuten hura baino aise nasaiagoa. Ederra baino ederragoa! Joanden egunean, deputatuen aitzinean mintzatu delarik bere xede nagusiak zoin dituen arras xeheki kondatzeko, ondotik egin den bozkatzean 370 deputatu alde agertu zaizkio. Macrontiar guziak bistan da, bai eta Modem alderdikoak, heldu baita hor berean 350, bainan beste hogoi ere izanki beren sustengua eman diotenak, batzu eskuinaldekoak eta beste zonbait ezkerraldekoak. Orotarat, 67 dira bakarrik kontra agertu, aspaldian ez baitzen holakorik gertatua, eta 129 egon dira isilik, ez alde eta ez kontra, ikusi nahi gauzak nola itzulikatuko diren ondoko egunetan. Hots, gobernuburuak badu joko gaitza, hogoita hameka eta esku muslariek erraiten duten bezala... Karraskan ari behar luke beraz gauzatu nahiz Emmanuel Macron presidentari egokiena iduritzen zaion saila. Behin aipatu baino denbora gehiago hartuz haatik, hala eman du erakusterat, eta hori kondu guziak xeheki aztertzen dituen gorte nagusiak deplauki jakin-arazi baitu jaz gobernuak sobera sos xahutu duela, badela ez idurika zortzi miliarreko zilo bat bezala, nunbaitik eta nolazpait tapatu beharko dena...

Hunkigarriak

Guziz hunkigarriak izan dira Parisen Simone Veil zenaren ehorzketak. Mundu bat bildurik eta bereziki politikaren mundu zabal hortako arduradun ainitz, alderdi guzietakoak, oraiko eta lehengo.

Bi semeek eskertu dute beren ama eta Macron presidentak gain-gainetik laudatu du Simone Veil sail desberdin askotan ezin kartsukiago egin duen lan baliosarentzat... Denen buru ehortzia izanen da Errepublikak handizki ohoratu nahi dituenen Pantheon delakoan. Familiakoak etziren hastean hain ados, nahiago bere senarraren aldean pausa zadien bainan aterabide bat kausitua izan da, senarraren gorputza ere ekarriko da Pantheon hortarat...

Horiek hola, hoinbeste goresmenen artetik, eta nehork ez baitu denen ara egiten, entzun dira ere bestalde han eta hemen fama handiko ministro ohi horren kontrako ateraldi zonbait, batzu aski saminak eta idorrak...

Urrun behatuz

Ingurumenaz arduratzen den ministroa, Nicolas Hulot, dena hortakoa dena, ez da alfer egoitekoa. Berak aski gora oroitarazi dauku hori joan den egunean muntatu duen bilkura batean. Bazterrak nahi ditu azkarki harrotu, behar-orduak ikusiz eta frango urrun behatuz, baitaki aldaketa batzu ez direla egunetik biharrerat egiten ahal... Sobera kotsadura kaltekor badela, ez dela hola segitzen ahal, guretzat eta gure ondokoentzat ingurumena behar dela aise sanoago, aldaketa gaitzak beharko dira gauzatu. Eta hasteko, autoak ez gehiago ezantzarekin ibil-arazi bainan argindarrarekin. Hortaratu behar gintazke berantenaz 2040-ko. Emeki emeki, urratsa urratsaren ondotik eginez. Eta oraidanik jendea hobeki argituz, untsa burutan har dezan zoin baitezpadakoak diren holako aldaketa batzu, gure bizi-moldea nahitez ainitz kanbiatuko dutenak.

Hamasei buru!

Alderdi sozialistak nahi du berriz azkartu, edo pixkortu bederen, arrunt behereko zolarat joana baita goraxago ja ginion bezala... Iragan asteburu hortan Parisen bildu dira aztertzeko nola plantatu behar diren geroari buruz. Heldu den udaberrian beharra dute biltzar nagusi gisako kongresu bat muntatu. Bide berri bat hartzeko gogoarekin. Anartean, nor da alderdiburu? Nehor edo hobeki erraiteko batzorde berezi bat, hamasei lagun barne, horietarik batto izanki Frédérique Espagnac gure eskualdeko zenaturra. Gainerat, hamasei horien ondoan, hamabi laguntzaile... Hots, hamasei buru beraz, edo hogoita zortzi ere berdin, konduak nola egiten diren... Gauden beha istorio horrek nolako segida ukanen ote duen...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3409. zbk

Ezkontza ederrena emazte itsu bat gizon elkor batekin.

Montaigne

Gure Hitza | 2017/07/13

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016