Gure Hitza | 2017ko Uztailaren 13a

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera utziko, eta beste hertsikeria ainitz ez genituzke ikusiko.

Frantzia teknokraten menean dago, Jean Lassallek berriki zion bezala. Abertzaleez salbu, bertze hautagai gutik salatu dute herritarren lekuko ekimena azkarki mugatzen duen izate bihurri hori. Gisa berean, zonbat diputatu atrebitzen dira estatuko administrazioek hartu erabaki makur batzuei buru egitera, Konstituzioa deitzen den lege nagusia eguneratzearen beharra aldarrikatzera? Ondorioz, ez da harritzekoa funtzionario zonbaitek bidea libro aurkitzen badute. Beraz, Frantziako arauak ikusirik, gobernuak proposatu legeen bozkatzeaz gain egiazko zer botere dauka diputatu batek? Heltzen bada biltzar nazionaleko beste kideen biltzera, menturaz noizbait emendakin bat aurkeztu dezake. Sailburu edo ministroekin mintzatzeko hitzorduak galda ditzake, baina entzuna izateko segurtamenik gabe.

Bada beste gauza bat, hauteskunde garaian ez aski deitoratua: Paris dela herrialde ezberdinez osatua den Frantziaren zikloa. Han dira erabakitzen, izan hiritar edo baserritar, zelaietako biztanle edo menditar, frantses huts edo jatorrizko hizkuntza baten jabeentzat, denentzat neurri berdinak, lekuan lekuko moldera egokitzeko paradarik eskaini gabe. Erraiten da frantsesak ahanzkor direla. Aldakor ere bai! Duela bortz urte, Sarkozy kanporatzeko, gehiengoak Hollande bozkatu zuen. Azken honek ez baitzituen hitzemanak obratu, Sylviane Alaux bezalako diputatu txintxo batzuk baztertuz, orain Macronen alderdiaren baitan dauzkate itxaropen guziak. Ageriko da hautetsi berrien nahiak eta gaitasunak nolakoak izanen diren. Ipar Euskal Herriko hiru diputatuak elkartuko direa, bereziki euskararen eskubide guziak errespetarazteko, Lurralde Kolektibitate bat eskatzeko, bakegileen lana bururatzeko eta Ezpeleta inguruetan urre miatze xedearen aurka eraginkorragoak izateko gisan? Agian bai!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3409. zbk

Ezkontza ederrena emazte itsu bat gizon elkor batekin.

Montaigne

Gure Hitza | 2017/07/13

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016