Herriz Herri - Baiona (L) | 2017ko Uztailaren 13a

Baionako besten Karrikaldi

Jada Baionako besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hautan euskal kulturaren bil lekua den gaztelu zaharraren azpian lau arratsalde eta gauez iragaiten den Karrikaldiren programaren berri, uztailaren 27tik 30era.

Jada Baionako besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hautan euskal kulturaren bil lekua den gaztelu zaharraren azpian lau arratsalde eta gauez iragaiten den Karrikaldiren programaren berri, uztailaren 27tik 30era. Leinua eta Orai Bat dantza taldeek ostegunetik igande arte hasiko dute ekitaldia arratsaldeko 4ak eterditan, ostiralean haatik Iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala. Kantarien aldetik arratsaldeko 5ak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean Haiz'Egoa Ttipi korua eta Zeze elektro trad taldearekin, ostiralean Pauline eta Juliette bikote ezagunarekin, larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Seitan garaztar talde polifonikoarekin. Leinua eta Orai Bateko txarangek segurtatuko dute Dantzazpi arratsaldeko 7etan, eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok. Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti: Okzitaniako La Plaque eta Lapurdiko Klip eta Klop, Bim eta Gom eta Trikili Trakala. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku aireztatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren. Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz. eus webgunean daude. Bestak arte!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3409. zbk

Ezkontza ederrena emazte itsu bat gizon elkor batekin.

Montaigne

Gure Hitza | 2017/07/13

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016