Kostaldean | 2017ko Uztailaren 13a
Atalaia ostatuaren lehen urtebetetzea
Ziburun, iaz ideki zen, uda hastean, Atalaia ostatua. Aski toki egokian, pilota plazatik eta Herriko Etxetik zonbait urratsetan.
Ziburun
, iaz ideki zen, uda hastean, Atalaia ostatua. Aski toki egokian, pilota plazatik eta Herriko Etxetik zonbait urratsetan. Iñaki Recarte irundarra sustatzaile, fama polita bildua du edo biltzen ari segurik ba. Edantegi eta jatetxe kondu, gero eta jende gehiago bilduz, besteak beste bere pintxo arraroeri esker. Sukaldariak badira orai hiru, biga irundarrak, Marcos Esteban, bestalde Esne Beltza taldean kantuz artzen dena, eta Jon Gomez. Hirugarrena, etorri berria, Romina Giaccone, Argentinatik jin emazte bat, hango gustuaren emaiteko hemengo jatekoeri... Ortzegun huntan, uztailak 13, Atalaiak ospatuko du bere lehen urtebetetzea. Giro alegera batean, txaranga batekin eta gau guzia idekia egonez...









