Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017ko Uztailaren 13a

Kermeza

Herritarra

Heldu den igandean dugu gure parropiako kermeza.

Heldu den igandean dugu gure parropiako kermeza. Hasiko da goizeko 8ak eterditan askariarekin, azkar preziatua izaiten dena. Gero meza 11 orenetan, zintzurra bustiz oren bateko bazkaiteko gisan. Bergara soinulari kantariak alaiturik zozketa handi baten mentura izanen da. Orori ongi etorri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3409. zbk

Ezkontza ederrena emazte itsu bat gizon elkor batekin.

Montaigne

Gure Hitza | 2017/07/13

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016