Euskal diaspora | 2017ko Uztailaren 13a

NABO Udaleku, haurren bihotzeri euskal irria ateratzen Kaliforniako Chinon

Joseba Etxarri

Udalekuko ondar emanaldia (arg. Linda Iriart-EuskalKultura.com)
Udalekuko%20ondar%20emanaldia%20(arg.%20Linda%20Iriart-EuskalKultura.com)

Iragan ostiralean bururatu da Chino Kalifornian 2017ko NABO Udaleku. Urte guziz Udalekuko hondarreko egun bakotxean bezala, malkoak, azken agurrak...

CHINO, KALIFORNIA

Iragan ostiralean bururatu da Chino Kalifornian 2017ko NABO Udaleku. Urte guziz Udalekuko hondarreko egun bakotxean bezala, malkoak, azken agurrak... Bozkarioa eta tristezia, biak ageri ziren ehun neska-mutiko parte-hartzaileen, heien burasoen eta familiakoen, eta abantxu bi aste hauetan heien etxeetan ukan dituzten familiakoen bisaietan. Kontent, lagun berriak egin dituztelakoz, gauza frango ikasi dutelakoz euskal kulturari buruz, ontsa pasatu dutelakoz... eta tristerik, adio erran eta ezbaitakite noiz elgar ikusiko duten berriz, bakotxa bere biziterri eta estatura itzulirik.

Adio eta milesker erraiteko mementua ere bazen. Chino aldeko familiak arras ongietorri ona eman baitiete haurreri, beren etxeak eta bihotzak idekirik, eta bi astez beren bigarren aita-amak izanik. Chinoko Kluba eta Southern California, 'host' edo 'errezibitzaile' onak izan dira, eta haurrek eta beren familiek ere heien partea egin dute: guzia, haurrak Udalekun kontent ibil zitezen, euskal kultura ikas zezaten AEBetako euskaltasunari segida emateko; AEBetan, bihar, euskaltasunaren suaren eremaile izan daitezen. Euskalduna edo 'Basque' izatea AEBetan (ardura EHan ere) hautuari lotua baita: bakarrik aitzina eginen du haurrak onartzen badu, lagunak egiten baditu, bere haur bihotz amerikanoari (edo globalari) euskal irria ateratzen badio. Hori da aurten ere Udalekuk egin duena Kaliforniako Chinon.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3409. zbk

Ezkontza ederrena emazte itsu bat gizon elkor batekin.

Montaigne

Gure Hitza | 2017/07/13

Deputatuen botereaz

Jean-Louis Harignordoquy

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia.

Aurten Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian zuri bozkatu edo etxean egon direnen zergatiez balitaike funtsezko ikerketa baten egiteko gaia. Herritarrek bozka bidez Estatua ordezkatzeko hautatua den diputatu batek, gobernuak izendatu prefetak, akademiako erretoreak eta prokuradoreak baino zilegitasun gehiago behar luke ukan ontsalaz. Ordea, ez da horrela gertatzen. Bertze nonbaitik jin prefetei emana zaie dena kudeatzeko ahala, mota guzietako baimenak onartzeko edo ukatzeko boterea, aise sobera gizon bakarrarentzat. Beren zerbitzuen bidez, frankotan funtsezko arazoak konpontzeko orde, herritarren beharren gainetik iganez, indarrean den legearen betearaztea baizik ez dute bilatzen. Sujet eztabaidagarriak agertzen direlarik, beren uste hartan tematuz, bertako hautetsien eta batasunen ikusmoldeak ez dituzte aise aintzakotzat hartzen. Bestenaz, ez zuten ahate sanoak hazten dituztenen etxeetara polizarik igorriko, zerbitzu publiko batzuk murriztera edo berdin hestera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016