Hegoaldean | 2017ko Uztailaren 13a
Mexikon pilotako denboraldiaren arrakasta
Bururatu da Mexikoko pilotalekuaren denboraldia.
Bururatu da Mexikoko pilotalekuaren denboraldia. Egiguren eta Lopezek irabazi dute À¯'¬'nala. 23 urtez hutsik egonik, Cossio familiari esker, pilotalekuak ateak berriz ireki zituen martxoan. 19 pilotarik jokatu ahal izan dute astean bi aldiz. Publikoak ongi hartu duela berpiztu denboraldia aitortu du jabeak. Aldikal, bana beste, 800900 ikusle hurbildu dira plazara. Heldu den urtean denboraldia lau hilabetetarik 5etara pasatzea espero dute. Anartean pilotariak Europa zaharrera itzuli dira, udako denboraldia hemen jokatzeko.










