Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Uztailaren 13a
Herriko bestak
Heldu zaukun asteburu huntan ditugu egitarau aberats batekin.
Heldu zaukun asteburu huntan ditugu egitarau aberats batekin. Ortziralean 18:30etan giltzen emaitea auzapezarenganik; 19:00etan ''Latsagien itzulia'' ikastolak antolaturik, aurten herriko obrengatik zirkuitu berritu batekin; 20:00etan Purgun zintzur bustitze eta zikiro jatea (22 eurotan), beharrezkoa da izenak emaitea aitzinetik. Larunbatean elkarteen arteko eguna Xopoloko zelaian, egunean zehar kirolzaleekin sari banaketarekin bukatuko dena; 19:00etan Hiribeheren elkarteen arteko pintxo lehiaketa, iragan urtean arrakasta ederra bildu duena; 22:00etan kontzertua Root System taldearekin eta gauerditan gaualdi bat Gaztetxean. Igandean herritarren eguna; 10:30etan meza nagusia Labourdins taldeko musikariekin; 11:30etan haurrentzat entzierro ttikia (ikastolak antolaturik); 12:00etan Hiribehereko plazan auzapezaren zintzur bustitzea eta ondotik elkarteen arteko bazkaria; 16:30etan euskal indar jokoen demonstrazioa; 19:00etan zintzur bustitzea Txarangarekin; 20:30etan kontzertua Frercussions taldearekin eta ondotik Osmandingaskow taldearekin; 23:15etan suzko zirien tiratzeak Errobi bazterretik. Astelehenean Lota jauregiaren aldean haurren arratsaldea eta 19:00etarik goiti auzoetan zintzur bustitzeak. Asteartean egun osoan Purgun ganer hustea, arratsaldeko 17:00etan bukatuko dena pilotari tokia uzteko; bi partida Kapito-Harriko pilotariekin, lehenik gazteak eta ondotik helduak; 23:15etan suzko zirien tiratzea eta besten azken dantzaldia. Damu bat halere, besta horietan igandez bertsu saiorik ez dela izanen, nahiz egitarauan agertua ez bide zen antolatzaileen asmotan. Iragan ditela besta horiek elgarren anaitasunean eta errespetuan, makurrik gabe eta agian aro ona lagun. Besta on deneri.










