Han eta Hemen | 2018ko Apirilaren 12a
Haziak mintzo
Mugerreko ama eskolako haurrak
Gorputza mugitu, arima altxatu.
Aurten, Mugerreko ama eskolako haurrek parte hartu dute proiektu famatu batean: beren gorputza ezagutu. Lehenik, buraso profesional baten esperientzia baliatuz aukera ukan dute eskolan "yoga"-ren egiteko. Urtarrilean eta otsailean, astero aldi batez, "yoga"-ko mugimendu batzuk ikasi dituzte beren gorputza deskubritzeko. Martxoan, lan hori segitu dute ikasgelan Maika andereñoarekin.
Kantu, olerki eta dantza ikasi dituzte gorputzaren hiztegia lantzeko. Zientzietan, gorputzaren funtzionamendua deskribatu dute eta bukatzeko eskulanetan aurpegi batzuk marrazten ikasi dute Matisse artista bezala.
Aukera izan da ere gizakien desberdintasunak aipatzeko: zendako batzuk haundiak diren eta bertze batzuk ttipiak? Zendako batzuk larru beltza duten eta bertze batzuk zuria? Zendako haunditzen giren? Zer egin behar den untsa haunditzeko eta osagarria atxikitzeko? Ondoko egunetan arrapostu ainitz atzeman dituzte.
Beren gorputza egin dute tindatuz, deskribatuz, pasta baliatuz, hiztegi bat eginez, edozoin teknikaz!
Egia, ez dituzte behar bada arrapostu guziak atzeman... Hala ere, gauza bat segur da, lan eder bat egin dutela Mugerren eta haien irriak ikusiz, atsegin ukan dutela gai hori landuz!
















