Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Apirilaren 12a
Ipuin kondaketa
Ama-eskolako haurrak gomitatuak dira Azkaineko liburutegira, astearte arratsaldez (16:00), apirilaren 17an.
Ama-eskolako haurrak gomitatuak dira Azkaineko liburutegira, astearte arratsaldez (16:00), apirilaren 17an. Hor entzunen dituzte hiru istorio eta ondotik parte hartzen ahalko dute animazio berezi batean. Memento atsegingarri hori bururatuko da krakada elgarrekin partekatuz. Tokiak mugatuak izanez, hobe da izenen emaitea aitzinetik liburutegira deituz, 05 59 54 68 36 zenbakirat. Azken mementoan erabakia hartzen dutenentzat ere xoko bat izanen dela pentsatzen dut. Opor eguna izanez holako eskaintza prezagarria!










