Herriz Herri - Baiona (L) | 2018ko Apirilaren 12a
Baionako musika oholtza
Baionako "musika oholtzaren" finalerdiak martxoaren 23an eta 24an iraganik, hiru talde bereiziak izan dira finalaren jokatzeko, apirilaren 12an, ostegunez (19:00), Errobiko kanpuseko zabaldegian, sartzea urririk.
Baionako "musika oholtzaren" finalerdiak martxoaren 23an eta 24an iraganik, hiru talde bereiziak izan dira finalaren jokatzeko, apirilaren 12an, ostegunez (19:00), Errobiko kanpuseko zabaldegian, sartzea urririk. Hiru talde horiek dira: Le Wonk (Baiona), Colmé eta Jasem 19 urteko bi gazteek rap musika ematen dute; Vladimir Kongo (Miarritze), rock, elektro eta pop musika jotzen duen taldea; eta Broken Brothers Brass Band (Iruinea), rap, groove eta jazz musikaren emaileak.










